Tabernanthe iboga
Itxura
Tabernanthe iboga | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Apocynaceae |
Leinua | Tabernaemontaneae |
Generoa | Tabernanthe |
Espeziea | Tabernanthe iboga |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Ibogaina |
Tabernanthe iboga edo iboga Mendebaldeko Afrikan hazten den landare bizikor bat da. Gabon, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Kongoko Errepublikan aurki daitekeen landare hau, Mendebaldeko Afrika osoan zehar landatzen da.
Afrikako medikuntza eta erritual tradizional batzuetan haluzinazioak heriotzatik gertuko esperientziak eragiteko murtxikatzen da, bereziki bere sustrai horixka. Hainbat pertsona hil dira praktika honen ondorioz. Ikerketen arabera, bere sustantzia aktiboa den ibogaina eraginkorra izan daiteke opioideen drogomenpekotasuna tratatzeko. Ibogaina toxikoa da dosi handitan eta opioideekin batera hartuta gaixotasun larriak eragin ditzake[1][2][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Iboga Uses, Benefits & Dosage - Drugs.com Herbal Database» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Koenig, Xaver; Hilber, Karlheinz. (2015/2). «The Anti-Addiction Drug Ibogaine and the Heart: A Delicate Relation» Molecules 20 (2): 2208–2228. doi: . PMID 25642835. PMC PMC4382526. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- ↑ «TOXNET HAS MOVED» www.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).