Gaizkiaren Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Reagan 1983ko martxoaren 8an.

Gaizkiaren Inperioa (ingelesez: Evil empire) estatubatuar presidente Ronald Reaganen esapidea izan zen, Juri Andropov buru zuen Sobietar Batasuna izendatzeko erabili zuena. 1983ko martxoaren 8an baliatu zuen lehenbiziko aldiz izendapen hori. 1980ko hamarkadan, Gerra Hotzaren amaieran, AEBetako Gobernuak eta Reagan eta errepublikarren gidaritzapean Sobietar Batasunaren aurkako joera oldarkor edo gogorragoa erakutsi zuen, ondorioz AEBek Sobietar Batasunak zituen gaitasun militar estrategikoa eta orokorrak kopuruei zegokienez gutxienez berdindu eta ahal izan ez gero gainditu behar zituenaren pentsamoldea hedatu zen. Reganek lehenbizikoz "Gaizkiaren Inperioa" izendapena aipatu zuen hiltzadian bertan honakoa esan zuen: "komunismoa, gizateriaren historiako beste atal triste eta bitxia da, bere azken orrialdean oraintxe idazten ari dira".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]