Ronald Reagan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ronald Reagan
Official Portrait of President Reagan 1981.jpg
33. Kaliforniako gobernadorea

1967ko urtarrilak 2 - 1975eko urtarrilak 6
Pat Brown - Jerry Brown
40. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1981eko urtarrilak 20 - 1989ko urtarrilak 20
Jimmy Carter - George H. W. Bush
Bizitza
Izen osoa Ronald Wilson Reagan
Jaiotza Tampico (Illinois)1911ko otsailaren 6a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Rancho del Cielo
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Bel Air2004ko ekainaren 5a (93 urte)
Hobiratze lekua Ronald Reagan Presidential Library
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia
Alzheimerra)
Familia
Aita Jack Reagan
Ama Nelle Wilson Reagan
Ezkontidea(k) Jane Wyman  (1940ko urtarrilak 26 -  1949)
Nancy Reagan  (1952ko martxoak 4 -  2004ko ekainak 5)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Dixon High School
Eureka College 1932) : soziologia, ekonomia
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea telebista-aktorea, zinema aktorea, politikaria, autobiografialaria, karaktere aktorea, gidoilaria, soldadua, aktorea, sindikalista eta irrati-esataria
Jasotako sariak
Kidetza Q7688620
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Gradua captain
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Presbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001654
Ronald Reagan Signature2.svg

Ronald Wilson Reagan (Tampico, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko otsailaren 6a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2004ko ekainaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen 1981-1989 urteen artean. Lehenago, film ugari egindako aktore ospetsua zen, eta komunismoaren aurkako bere jarrera erradikalagatik ezaguna. Bere agintaldian, hainbat erabaki hartu zituen munduan AEBren nagusitasuna bermatzeko: Iranekin armak trafikatzea, Nikaraguako Contrari laguntzea, Libiari erasotzea, Grenada uhartea inbaditzea... Horregatik guztiarengatik, Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak AEB gaitzetsi zuen. Star Wars izeneko espazioko gerrarako plana bultzatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reagan izan zen Cowboy from Brooklyn filmeko protagonista, 1938an.

Zapatari baten semea zen, eta Illinois estatuko Eureka College ikastetxean graduatu zen 1932. urtean. Irratietako kirol-emanaldietan lanean aritu ondoren, 1937. urtean zinema hartu zuen lanbidetzat. 50 bat filmetan parte hartu zuen, antzezpen txikietan maiz; aipagarrienak Knute Rockne, All American (1940), Kings Row (1942) eta The Hasty Heart (1950) dira. 1947-1952 eta 1959-1960 urteen artean, Hollywoodeko Screen Actors Guild aktore sindikatuaren zuzendari izan zen; kargu horretan, komunismoak Estatu Batuetako zineman izan zezakeen eraginaren aurka saiatu zen, maccarthismoaren garai berean.

1950eko urteetan, haren zinema-karrerak beherantz egin zuenean, General Electric konpainiaren bozeramaile-lanak hartu zituen. Garai hartan aldatu zen Reagan demokrata liberala izatetik errepublikano kontserbadore izatera. 1966. urtean Kaliforniako gobernadoretzarako hauteskundeak irabazi zituen. 1970. urtean berriz ere hautatu zuten gobernadore.

Reagan senar-emazteak, Ronald lehendabizikoz AEBetako lehendakari hautatu berritan, 1981ean.

1980. urtean, bi alditan alferrik saiatu ondoren, inolako lehiarik gabe irabazi zuen Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza, eta 1981. urteko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen (botoen % 51) Alderdi Demokratako hautagai zen Jimmy Carter lehendakariaren aurretik (botoen % 41). Lehendakari hautatu berri zela, gazte batek tirokatu zuen, eta larriki zauritu zuen. Reagan azkar osatu zen, eta agintaldia antolatzera itzuli zen.

Eskaintzaren aldeko ekonomia-politika erabiliz, defentsa-gastuak handitu eta bestelakoak murriztu zituen; eta zergak nabarmen jaitsi zituen. Reaganek administrazioaren diru-sarreren gorakada ekarriko zukeen ekonomia-hazkunde handia lortu nahi zuen ekonomia-politika neurri horiekin, administrazioak zergak murriztuta galtzen zuena erraz berreskuratuko baitzuen, Reaganen ustez, ekonomia-hazkundearen bidetik. Ondorioak era askotakoak izan ziren: inflazioa % 3,5aren inguruan mantendu bazen ere, 1982. urtean izan zen atzerakadaren ondorioz ekonomia-hazkuntza ez zen uste zuten adina hazi, eta, beraz, zergen beherakadak administrazioaren zorra bikoiztu egin zuen 1981-86 artean. Reaganen agintaldian, Estatu Batuek bake-denboran inoiz izan dituzten gastu militar handienak izan zituzten, hala nola 1983. urtean aurkeztu zen Strategic Defense Initiative (edo, maila apalagoko hizkeran, Star Wars) izeneko defentsa estrategikorako programarenak.

Reagan eta Mikhail Gorbatxov, misil nuklearrak gutxitzeko hitzarmena sinatzen, Etxe Zurian, 1987an.

Kanpo-harremanei dagokienez, komunismoaren kontrako jarrera gogorra izan zuen beti. Bestalde, Sobietar Batasunarekin armak murrizteko elkarrizketetan parte hartu zuen; hala, 1988. urtean arrakasta handia lortu zuen Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasunaren buruarekin batera misil nuklearrei buruzko hitzarmena izenpetu zuenean. Reaganen agintepean Estatu Batuek militarki hartu zuten Grenada (1983), Karibe itsasoko uhartea, hango gobernua agintetik kentzeko.

1984. urteko hauteskundeak ere Reaganek irabazi zituen (botoen % 59arekin), Walter Mondale (botoen % 41) hautagai demokrataren aurretik. Defentsa-gastuak gehitzen jarraitu zuen, administrazioaren defizita etengabe hazten zen artean. Estatu Batuetako ekonomia, ordea, egoera benetan onean zegoen bigarren agintaldiaren bukaera aldera. Ekonomia-giro egoki horrek eta Sobietar Batasunarekin lorturiko harreman ezin hobeak ahantzarazi zituen, nolabait, gerora nabarmendu ziren Estatu Batuetako ekonomiaren akatsak eta Reaganek azken urtean izan zituen akats politiko handiak (Irangate kasua, Nikaraguako gatazka eta Panamari egindako blokeoa, esaterako).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronald Reagan Aldatu lotura Wikidatan