Galaxiarteko bidaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galaxiarteko bidai» orritik birbideratua)

Galaxiarteko bidaia espazioan barna galaxia batetik bestera burututako bidaia da. Galaxien artean dauden argi urte distantzia erraldoien ondorioz gaurko egunez burutu ezinak dira eta zientzia-fikzioaren sailean sailkatuak daude.

Galaxiarteko bidaia argiaren abiaduraren antzeko abiaduretan bidaiatzea lortzean planteagarri izaten hasiko lirateke. Abiadura horiek lortuta ere, Lurretik galaxia hurbilenerako bidaiak (Andromeda galaxia) bi milioi eta erdi urte iraungo luke. Galaxiarteko bidaiak gutxi gorabehera izarrarteko bidaiak baina milioi bat aldiz handiagoak dira. Mota honetako galaxien arteko bidai egingarriak eta gizaki baten bizialdiaren barnean burutzeko teknologia gaur egungo gizakiaren ahalmenetik haratago dago, eta gaur egun gogoeta eta hipotesiez osatutako gaia da.

Erlatibitatearen ondorioz, bidaiaren iraupen zehatza lurrean dagoen norbaiten ikuspuntutik litzateke, aldiz, bidaiariarentzat hautazko iraupen kopurua luke, argiaren abiaduraren inguruko bidaiatzean jazoko litzateken denboraren dilatazioaren ondorioz.

Zientzia-fikzioan galaxiarteko bidaiei buruzko hainbat teoria daude. Hauen artean zizare zuloen erabilera hipotetikoa dago.

Galaxia hurbilenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne Bidearekiko galaxia sateliteen diagrama, Lurra dagoen galaxia. Ly (Ligth Year) edo Argi-urte eskala.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]