Planetarteko bidaia
Planetarteko bidaia espazioan barna planeta batetik bestera egiten den bidaia da. Praktikan, gure eguzki-sistemaren planeten arteko bidaia da, gizakiak ez baitu harago bidaiatzerik lortu, hau da, ez baitu izarrarteko bidaiarik egitea lortu. Bere ezaugarriengatik, izarrarteko bidaiek milaka eta milaka urte iraungo lukete; izan ere, denbora hori laburtuko lukeen hiperespazioaren kontzeptua eta enparauak gaurko egunez zinema eta zientzia-fikzioren sailera mugatuak daude.
Aldiz, planetarteko bidaiak gaur egungo teknologiarekin gizakiaren gaitasunen mugen barnean daude. Gizakia Ilargira iritsi zenetik, beste planetetara espazio zundak bidali izan ditu, bai eta robot bat Martera ere. Horregatik guztiarengatik, izarrarteko bidaiak ez bezala, planetarteko bidaiak zientzia fikzio gogorraren oinarrietako bat dira.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |