Game & Watch bilduma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Game & Watch edo G&W, 1980ean Nintendo japoniar bideo-joko enpresak merkaturatutako joko elektroniko eramangarri bilduma bat da. Gunpei Yokoi diseinatzaileak sortu zituen. 1980ko hamarkadan zehar, munduko herrialde askotan sekulako arrakasta eta salmentak izan zituen, tartean Euskal Herrian bertan.

1980-1991 artean ekoitzi ziren, guztira 59 joko argitaratuz. Gehienek LCD pantaila batean joka zitekeen joko bakarra zeukaten. Erlojua eta alarma ere bazituzten.

Game & Watch bildumako zenbait joko: Donkey Kong, The Legend of Zelda, Mario Bros, Micky Mouse, Balloon Fight, ... Zerrenda osoa ikusteko Game & Watch bildumako jokoen zerrenda.



Aurrekoa
-
Game & Watch
1980 - 1991
Ondorengoa
Game Boy

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]