Gandaki ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gandaki edo Narayani
Gandak (hi) Narayani (ne)
Kaligandaki ghasa.jpg
Kali Gandaki ibaia
Kokapena Flag of Tibet.svgTibet
NepalNepal
IndiaIndia
Luzera 630 km
Arroa 46.300 km²
Emaria 1.760 m³/s
Iturburua Nhubine Himal glaziarra (Dhaulagiri mendian)
Ibai ahoa Ganges
River Ganges and tributaries.png

Gandaki ibaia edo nepaleraz Narayani (कालीगण्डकी नदी) edota hindiz Gandak (गंडक नदी) Nepalgo ibai handienetako bat da, 46.300 km²ko arroa hartzen baitu. Himalaian sortzen da eta 630 km egiten ditu urak Gangesera isurtzeko.

Sorrera eta Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhaulagiri mendiko arroiletan sortzen da, Tibet eta Nepalen arteko mugan. Sarritan Sapta Gandaki (zazpiko Gandaki) esaten zaio zazpi ibaik (Kali Gandaki, Trishuli, Budhi Gandaki, Marsyangdi, Madi, Seti Gandaki, eta Daraudi) bat egiten baitute ibai nagusia sortzeko. Ibilbidearen tarterik handiena Nepalgo Mendebaldeko eskualdean egiten du (batez ere Gandaki eta Narayani Guneetan) baina gero Indiako Bihar estatura pasatzen da. Bere ibilbidean hainbat eremu babestu zeharkatzen ditu, Nepalen Chitwan Parke Nazionala eta Indian Valmiki Parke Nazionala esaterako. Indiako Patna hirian egiten du bat Ganges ibaiarekin.

Indar hidroelektrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepalgo zatian malda izugarria jeisten du ibaiak eta zentrale hidroelektriko ugari ezarri dira bere ibilbidean. Herrialdeak ekoizten duen argi indarraren %44a Gandaki ibaiean lortzen da. Indian zeharkatzen dituen lurrak aldiz oso lauak dira eta ez dago elektrizitaterik sortzeko aukerarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gandaki ibaia Aldatu lotura Wikidatan