Garbiñe Alustiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Alustiza

Bizitza
JaiotzaZerain1964ko maiatzaren 20a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta irakaslea

Garbiñe Alustiza Lasa (Zerain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 20a) irakaslea eta bolaria da. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan Lehenengo emakumezkoa da, bai lehendakaritzan, bai federazioaren zuzendaritza taldean.[1]

Zeraingo bolatokia

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeraingo Unsulategi baserrian jaio zen. Antonio Alustiza zeraindarraren eta Olaberriko Julita Lasaren alaba da Garbiñe. Itxaro Alustiza du alaba.

Ikasle eta irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeraingo eskolan hasi zituen ikasketak eta eskola hura itxi zutenean, Segurara aldatu zen. Ondorengo urratsak Beasaingo Txindoki institutuan eman zituen. Donostiako Elizbarrutiko magisteritza eskolan egin zen maistra. Irakaslea da ogibidez eta Tolosako Felix Samaniego eskola publikoan dihardu lanean.

Bolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean gertutik ezagutu zuen bola jokoa, aita (Antonio Alustiza) eta neba (Endika Alustiza) bolari handiak izan baitziren.

2017ko abenduko batzar nagusian lehendakari aldaketa gauzatu zen Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan. Garbiñe Alustiza Lehenengo emakumezkoa da, bai lehendakaritzan, bai federazioaren zuzendaritza taldean.

Lau urterako agintaldia izaten da. Alustiza zeraindarrak ia 500 kirolariko federazioa gidatzen du.

«480 fitxa daude, eta beti sortzen dira gauzak. Hilean behin egiten dute bilera, sortzen diren arazoez aritzeko».

Federazioak 14.000 euroko diru ekarpena jasotzen du diputaziotik. Ez dauka langilerik, eta zuzendaritzako kide guztiak boluntarioak dira.[1]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an Seguran, Gipuzkoako txapelketan, lehena izan zen.
  • 2014an Lasarte-Orian, Euskadiko txapelketan, lehena izan zen.
  • 2015ean Seguran, Gipuzkoako txapelketan, lehena izan zen.
  • 2015ean Goierriko 27. Bola Txapelketan, emakumezkoen artean, Garbiñe Alustiza zeraindarra izan zen lehena, 258 puntu lortuta.
  • 2016an Segurako Bolari eta Tokalari Egunean Garbiñe Alustizak jantzi zuen txapela.[2]
  • 2016an Lehendari txapelketan txapela eskuratu zuen.
  • 2016an Bikotekako lehiaketan txapeldun Aitziber Makazagarekin batera
  • 2017an Bikotekako lehiaketan txapeldun Aitziber Makazagarekin batera
  • 2017an Beasainen garaiko produktuen azokaren barruan egin zen bola txapelketan, Garbiñe Alustiza izan zen irabazle emakumezkoetan.[3]
  • 2018ko otsailean Añorgan jokatu zen Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketan Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makatzaga zeraindarrak bigarren gelditu ziren.[4]
  • 2022ko maiatzean Goierriko Bolo Txapelketan Emakumezkoen kategorian Garbiñe Alustiza, Aitziber Makazaga eta Maider Lazkano bigarren sailkatu ziren.[5]

Horiez gain, taldekako txapelketa batzuk ere irabazi ditu Zeraingo emakume taldearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Zeraindarrak lehendakari» Goierriko Hitza 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  2. «Jokin Izagirre eta Garbiñe Alustiza nagusi Bolari Egunean» Goierriko Hitza 2016-12-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  3. «Garbiñe Alustiza eta Pedro Lazkano bolako irabazleak» Goierriko Hitza 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  4. «Goierritarrak nagusi Gipuzkoako binakako bola txapelketan» Goierriko Hitza 2018-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  5. «Goierriko Bolo Txapelketak baditu irabazleak» El Diario Vasco 2022-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]