Garbiñe Larralde
| Garbiñe Larralde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lesaka, 1968 (57/58 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | euskara |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | artista |
| enredarteayudaaprender.blogspot.com | |
Garbiñe Larralde Urquijo[1] (Lesaka, 1968)[2] euskal artista eta irakaslea da. Pentsamendu bisualak eta IKTek hezkuntzari eskaintzen dizkioten aukerak ikertzen ditu eta Visual Thinking-en aditua da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garbiñe Larraldek UPV/EHUn Arte Ederrak ikasketak burutu zituen, Teknika Grafikoak espezialitatearekin. (1985-1991) Azken urtean Erasmus beka lortu zuen eta Marseillan egon zen 1994 arte Nafarroako Gobernuak eman zion ikasketak luzatzeko bekari esker.[3] Gero Askapena erakundearekin Ertamerikara, El Salvadorrera joan zen bere ahizpa eta lagun batekin.[4] 1998-2002 urteetan Universidad Centroamericana José Simeón Cañas eta José Matías Delgado Unibertsitatean irakasle gisa aritu zen eta Don Bosco Unibertsitatean Artea eta Kultura Departamentua eta Diseinu Grafiko Eskola sortze eta zuzentze lanetan.
2005ean Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan genero-identitatearen eraikuntza Yani Pecanins artistaren obra aztertzen zuen tesia defendatu zuen. [3][5] 2005-2006 tartean UPV/EHUko irakasle izan ondoren, 2007 geroztik Bigarren Hezkuntzako irakasle da.
Erakusketa kolektibo eta indibidualak egin ditu, hainbat aipamen jasoz.[6] [7] Hezkuntza eremuan Arteak, Pentsamendu Bisualak eta teknologia digitalek eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ditu. Hezkuntzan metodologia aktibo eta berritzaileen sustatzaileen artean erreferentetzat hartua da.[8] Visual Thinking erremintari buruz idatzi [9] eta prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu bai presentzialki, bai sarean. [10][11] [12] [13] [14] Hitzaldien memoria grafikoak egiten trebea,[15] kontakizunak ilustratzen ditu[16] eta No me cuentes historias, dibújamelas proiektuaren sortzaileetariko bat da.[17] [18] 2017an Larralderen blogak Espiral-Edublog saria irabazi du.[19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskaltzaindiak Urkixo grafia hobesten badu ere, pertsona honek bere deitura gaztelaniazko grafiaz idatzi ohi du. (Ikus: Euskaltzaindia - Deiturak)» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-06-23).
- ↑ Garbiñek, urtebetetze egunean. «Garbiñe on Twitter» Twitter (kontsulta data: 2018-07-22).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Garbiñe Larralde» Linkedin.
- ↑ «Amaia Larralde: "Beti da aberasgarri atera eta ikustea ze beste errealitate dagoen, besteengandik ikastea"» Euskal kultura (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ (Ingelesez) Esquivel, Luz del Carmen Vilchis. (2016-06-10). Libros De Artista. Teoría Y Praxis Desde La Experiencia De “El Archivero”.. Palibrio ISBN 9781506514499. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ «curriculumvitae - garbinelarralde» sites.google.com (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ «Iruñeko Marta Loredok irabazi du Bertizko Margo lehiaketa» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telefónica, Equipo de Innovación Educativa de Fundación. (). Prepara tu Escuela para la Sociedad Digital: Claves para sumarse al cambio. Fundación Telefónica ISBN 9788415282167. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Garbiñe Larralde, Itziar López. (PDF) [http://www.ikasten.ikasbil.eus/pluginfile.php/1945003/mod_habecms/doc_attachment_eu/2028/eH90_LarraldeL%C3%B3pez-Visual%20Thinkinga-1.pdf Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan. ].
- ↑ (Gaztelaniaz) «Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria» Cursos de Verano UPV/EHU 2017-03-22 (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Tutorías en Red. (2018-03-07). "VISUAL THINKING COMO HERRAMIENTA DE PREVENCIÓN" GARBIÑE LARRALDE. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ INTEF. (2017-03-29). Presentación "Visual Thinking en educación" #VisualMooc. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Mares Virtuales. (2016-12-23). BBPP2016. Dibújamelas – Ramón Besonías y Garbiñe Larralde. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El IX Getxoblog abre el ciberespacio al futuro» El Correo 2017-11-15 (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ (Ingelesez) «IX Encuentro Anual #GetxoBlog según Garbiñe Larralde» Flickr (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Alberto, Barranquero Sánchez,. (). [https://conocimientoabierto.carm.es/jspui/handle/20.500.11914/2309 En mi verso soy libre: relatos 2017. El día de mañana, Adriana Saiz Aguayo. Ilustración: Garbiñe Larralde y Ana Fanjul. ], 113 or. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Escuela Abierta Ser. (2018-02-13). Diario De Aprendizaje 6. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ Mikel Agirregabiria. (2017-11-26). IX GetxoBlog 2017 3º/20 - Streaming 3º/3 del evento. (kontsulta data: 2018-07-22).
- ↑ (Katalanez) «Enredar y aprender - Espiral Edublogs» espiraledublogs.org (kontsulta data: 2018-07-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbiñe Larralde, Marraztu eta ikasi ikastaroa (Uda Ikastaroa)
- Garbiñe Larralderen YOUTUBE kanala
- Garbiñe Larralderen EnREDar y aprender Bloga
- Garbiñe Larralderen ISSUU profila
- Garbiñe Larralderen Doktorego tesina, Tacticas de arte y feminismos de la última década en el Estado español: el colectivo Artísimas UPV/EHU, 2009.