Garbuno baserria

Koordenatuak: 43°17′35″N 1°51′59″W / 43.29309°N 1.86644°W / 43.29309; -1.86644
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbuno baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOiartzun
Koordenatuak43°17′35″N 1°51′59″W / 43.29309°N 1.86644°W / 43.29309; -1.86644
Map
Ondarea
EJren ondarea41

Garbuno baserria Oiartzunen dagoen baserri zaharrena da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Iturriotz auzoan kokatzen dena. Gaur egun Zuberoa jatetxearen egoitza da[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserriak hiru solairu ditu, behekoa, lehenengoa eta ganbara. Fatxada nagusiko beheko solairua harlangaitzez egina dago eta bi sarbide eta hiru bao ditu. Erdiko sarbideak eta baoek erdi puntuko arku itxura duten dobelak dituzte[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzunen eraiki zen lehen baserria izan zen. Bigarrena, zortzi kilometrotara eraiki zen eta ohiko kondairak dioenez Garbunoko nagusiak " Adexko-aldexko auzuak ongi izateko" esan omen zuen orduan, gertuegi auzokoarekin ondo emateko, alegia[2].

Londaiztarrak jabeak zirenean Garbuno dorretxe izan zen baina XV. mendean, Enrique IV.a erregeak dorretxeak mozteko agindua eman zuen eta Garbuno ere moztua izan zen. Hartaz, beste baserrien antzera, honek ere teilatua du estalki moduan.

Londaiztarren ondoren Arbelaitztarrak bihurtu ziren baserriaren jabe, belaunaldi askoz. XIX. mendean sagardotegia ireki zuten, baserriko beste lanak, diru iturri nagusi, baztertu gabe[1]. Piskanaka, asteburuetan baino irekitzen ez zen sagardotegi hura, jatetxe bihurtu zen eta denborarekin Zuberoa jatetxe ospetsua izatera iritsi zen[3].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[4].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Gaiak: Garbuno, baserri zaharrena - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
  2. «kardaberaz bilduma - 23 - La Religión Y La Espiritualidad» doczz.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Hilario Arbelaitz, medio siglo en los fogones» El Correo 2019-07-15 (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
  4. «Garbuno baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).