Garraioaren Hiria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garraioaren Hiria Iruñearen hegoaldeko Noain Elortzibar udalerriko Imarkoain kontzejuan dagoen garraio eta logistika gunea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imarkoainen, kontzejuaren hego-mendebaldean Iruñerriko Garraioaren Hiria izeneko industrialdea dago. AP-15 autobidea ondoan duela, garraio eta merkataritzaren alorreko hainbat enpresa biltzen dira bertan. Gaur egun industrialdeak 600.000 metro koadro dituen arren, 2008an industrialdea handitzeko lanak hasi ziren, eta etorkizunean azpiegituraren azalera 1.600.000 metro koadrokoa izango da.

2009ko urrian, Garraioaren Hiriko handitzearen lehen fasea zabaldu zen, bertan Decathlon enpresa frantziarraren gune logistiko bat eraiki zelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.