Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irakasleen Unibertsitate Eskola
Vitoria - Escuela Universitaria de Magisterio (UPV-EHU).jpg
Eraikinaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 25″ N, 2° 40′ 27″ W / 42.840225°N,2.67403611°W / 42.840225; -2.67403611Koordenatuak: 42° 50′ 25″ N, 2° 40′ 27″ W / 42.840225°N,2.67403611°W / 42.840225; -2.67403611
Historia eta erabilera
Webgunea http://www.ehu.eus/eu/web/irakasle-gasteiz/

Irakasleen Unibertsitate Eskola Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eskola bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendizorrotza auzoaren ipar-ekialdean dago, Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalearen 1. zenbakian, Farmazia Fakultatea, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola eta San Jose Unibertsitate Egoitzaren artean, bai eta trenbidearen alboan eta Gasteizko geltokiarekin parez-pare ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847an sortu Maisu-Maistren Eskola Arrunt (gaztelaniaz "Escuela Normal de Maestros") izenez sortu zen. Hasiera batean Errementari kalean egon zen eta Benigno Lacunza jauna izan zuen zuzendari. Beranduago, 1860ko hamarkadan goi mailako eskola bilakatu zen, kategoria hori ordura arte barrutiko buru ziren eskola arruntentzat bakarrik zegoen erreserbaturik. Urte horietan, Arabako Eskola Arrunta Araba, Bizkaia eta Gipuzkorako irakasleen ikastegi bakarra izan zen, Bizkaiko eta Gipuzkoakoen aurretik.

1850eko hamarkadaren eta 1870eko hamarkadaren arteko epean lortu zuen ospe handiena. Matrikula kopurua ikaragarri handitu, baliabide eta ekipamendu egoera hobetu eta eraikin berria eman zitzaion hiriaren goiko aldean, eta bertan iraun du ia mende batez gaur eguneko tokira eraman arte.

Etapa horretantxe ere sortu zen, 1856an, Maistren Eskola Arrunta izenekoa ("Escuela Normal de Maestras"), barrutiko lehenengoa eta bakarra, Valladolidekoa baino urte batzuk sortutakoa, eta legedi orokorrari ere aurre hartu ziona, 1881. urtera arte ez baitzen ikasketa plana arautu. Hasiera batean Errementari kalean instalatu zen, baina urte batzuk beranduago, 1864an, beste eraikin berri batera eraman zen.

Eskola Arrunta, lehen hezkuntzaz ez ezik etengabeko hezkuntzaz ere arduratu zen. Lehenengo urteetatik, 1863az geroztik, plan berezi bat presatu zuen titulurik gabeko maisu-maistrentzat, "Probintzietako Maisu-Maistrak" deitutakoen eskaerari erantzunez. Ikasketak antolatu zituen probintziako osatu gabeko eskoletan irakasten gaitzeko balio zuen berezko titulu bat lortzeko.

Graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haur Hezkuntzako Gradua
  • Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz