Uri Ruiz Bikandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uri Ruiz Bikandi
Uri Ruiz Bikandi.jpg
Bizitza
Jaiotza Durango, 1950 (68/69 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza  (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerak katedraduna, hezitzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

María Uribarri "Uri" Ruiz Bikandi (Durango, Bizkaia, 1950) irakaslea, hezitzailea eta idazle euskalduna da, hezkuntzako hainbat arlotan aritua. Filologiako ikasketak eta Pedagogian doktorea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iurretako (Bizkaia) Catequesis San Miguel ikastolako irakasle zen 1970ean[1]. Hasiera zail, bihurri, korapiloa ezagutu zuen Bizkaiko ikastoletako irakasleen koordinatzaile zela, ikastoletako lehenbiziko lan gatazkak eta Adela Ibabe andereñoaren[2] heriotza barne. Gero, Gasteiza jo zuen eta Hizkuntza eta literaturaren didaktika irakasle izana da EHUn, Bilboko eta Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

20 urtez (1994-2014) Zuzendaritza Batzordekoa izan zen "Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura" sailean (Ed. Graó. Barcelona). Batzorde editorialeko partaide, Cultura y Educación, Educational Review Journal-en (University of Birmingham).

Oroz gain, bigarren hizkuntzaren didaktika eta irakasteen prestakuntza izan ditu lan eta ikergai 2015ean erretiratu zen arte.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Kukubiku (1984) Arabako Foru Aldundia. Diputación Foral de Álava. ISBN: 84-500-8236-6 [3]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Anianiku (1984) Arabako Foru Aldundia. Diputación Foral de Álava. ISBN: 84-500-8237-4 [4]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 1 ikaslearen liburua(1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2909-3 [5]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 1 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2912-3 [6]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 2 ikaslearen liburua(1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-505-0686-7 [7]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 2 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2913-1[8]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 3 ikaslearen liburua(1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2911-5[9]
  • RUIZ BIKANDI, Uri; Arberas, Andoni; Kortabarria Jon: Hegaz 3 irakaslearen liburua (1989) Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco y Santillana Editorial. ISBN:84-294-2914-X [10]

Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean Ruiz Bikandiren 25 ekarpen baino gehiago jaso dira.[11]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]