Gasteizko klima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gasteizko diagrama onbrotermikoa, 1930-1990 urteen batez bestekoa

Gasteizko klimak ezaugarri subatlantikoak dauzka, hau da, klima atlantikoaren eta klima mediterraneoaren arteko trantsizioko ezaugarriak dauzka, baina izaera atlantikoa nabarmenagoa da.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko klimatologian, eta Arabako Lautadakoan oro har, garrantzi berezia du topografiak. Ekialde-mendebalde norabidean hedatzen diren mendilerroek Atlantikotik iristen diren fronteen hezetasunarentzako oztopo dira. Gasteizko iparraldean, Gorbeiako eta Aizkorriko mendilerroak ez dira oso garaiak eta, beraz, trantsizioa nahikoa mailakatua da.

Beraz, Gasteiz klima ozeanikoaren eta klima mediterraneoaren arteko trantsizioko zona batean dago. Hala ere, ozeanoarekiko distantzia ez denez oso handia, klima ozeanikoaren ezaugarriak nabarmenagoak dira. Esate baterako, udako lehortea ez da benetako klima mediterraneoan bezain handia.

Trantsizioko klima honetan bi azpimota bereizten dira: klima subatlantikoa eta klima submediterraneoa. Gasteiz eta Arabako Lautada osoa klima subatlantikoaren esparruan daude. Gasteiz mendiek esparru honen hegoaldeko muga osatzen dute; izan ere, Trebiñu eta Arabako mendialdea klima submediterraneokoak dira.

Datu klimatologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Foronda-Txokiza (1971-2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.7 21.5 26.6 29.1 33.0 37.4 38.4 40.8 37.2 29.3 22.2 20.3 40.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.5 13.3 14.5 18.7 22.0 25.3 25.7 23.2 17.5 12.1 9.0 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 5.9 7.9 9.2 12.9 15.9 18.7 19.1 16.6 12.4 7.9 5.6 11.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.8 -15.4 -9.2 -3.8 -2.2 1.0 3.2 0.8 0.2 -2.7 -9.4 -11.5 -17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.0 1.4 2.4 3.9 7.1 9.8 12.1 12.5 10.1 7.2 3.6 2.2 6.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76 65 61 86 70 51 43 45 42 74 89 80 779
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 10 9 12 10 6 5 5 6 9 10 11 103
Elur egunak (≥ 1 mm) 3 3 2 2 0 0 0 0 0 0 1 1 11
Eguzki orduak 82 106 145 154 182 207 239 221 178 137 95 73 1830
Hezetasuna (%) 83 79 73 72 71 71 71 71 71 77 82 84 75
Iturria: Agencia Estatal de Meterología[1]

Prezipitazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioak Gasteizen (prezipitazio motaren arabera, egunak urteko), 1930-1990 urteen batez bestekoa

Isurialdeen banalerroko mendien garaiera txikien ondorioz eta haizeen erregimen atlantikoaren ondorioz, itsasoaren eragina nabarmena da Gasteizen. Hodeiei dagokienez, hodeitza handiko egun asko daude (nahiz eta ez diren isurialde kantauriarrean bezain beste) eta egun oskarbiak gutxi dira. Airearen hezetasun erlatiboa ere nabarmena izan ohi da.

Prezipitazioak 700 eta 1.300 mm artekoak dira, eta beren ezaugarri nagusia irregulartasuna da. Lautadaren zonan 700–900 mm inguru botatzen ditu batez beste, baina iparraldeko zein hegoaldeko mendietan, orografiaren eraginez, 1.300 mm artera iristen dira. Badaian prezipitazio maximoa 1.100 mm ingurukoa da, Gasteiz mendietan baino pixka bat gutxiago, mendi hauek baxuagoak baitira eta hegoaldera begira baitaude.

Gasteizko diagrama onbrotermikoari kasu eginez gero, sasoi lehorra uztailean gertatzen da. Gainerako hilabeteak hezeak dira.

Tenperatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperaturak Gasteizen, 1930-1990 urteen batez bestekoa

Batez besteko tenperaturei dagokienez, kasu honetan ere Lautada eta mendialdeak bereiztu behar dira. Haranetan urteko batez besteko tenperatura 11 °C-etik gorakoa da, eta mendietan 9-10 °C ingurukoa da.

Izozteak urrian hasi eta maiatzera arte gerta daitezke, nahiz eta usuagoak diren urtarrilean eta otsailean. Mendialdeetan sarriago gertatzen dira.

Uda sasoian batez besteko tenperatura maximoa 18 °C ingurukoa da, eta tenperaturarik altuenak abuztuan gertatzen dira. Hala ere, zenbait egunetan gauez 0 °C inguruko tenperaturak egon daitezke.

Haizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko haizeen urteroko arrosa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]