Gattaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gattaca
Gattaca.jpg
Filma
Jatorrizko izena Gattaca
Urtea 1997
Generoa zientzia-fikzio filma
film dramatikoa
dystopian filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 101 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) San Diego
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Andrew Niccol
Gidoigilea(k) Andrew Niccol
Antzezlea(k)
Uma Thurman (Irene Cassini)
Ethan Hawke (Vincent Freeman)
Jude Law
Alan Arkin
Gore Vidal
Ernest Borgnine
Tony Shalhoub
Blair Underwood
Xander Berkeley
Elias Koteas
Jayne Brook
Mason Gamble
William Lee Scott
Elizabeth Dennehy
Loren Dean
Maya Rudolph















Ekoizpena
Ekoizlea Danny DeVito
Stacey Sher
Gail Lyon


Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Lisa Zeno Churgin
Ekoizpen-diseinatzailea Jan Roelfs
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Nyman
Argazki-zuzendaria Sławomir Idziak
Sariak
Kanpo loturak
http://www.sonypictures.com/movies/gattaca/

Gattaca 1997ko Andrew Niccol zeelanda berriar zinema zuzendari eta ekoizlearen zientzia-fikziozko filma bat da. Ethan Hawke, Uma Thurman eta Jude Law aktoreek antzeztu zuten.

Izenburua ADNaren lau base nukleikoak diren guanina, adenina, timina eta zitosinaren ingelesezko lehen hizkien elkarketan oinarritua dago.

1997ko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globoaren izendapenak jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizunean haur gehienak in vitro ernalketa eta hautaketa genetiko bidez jaio ohi dira. Vincent (Ethan Hawke) modu naturalean jaiotako azken haurretako bat denez, bihotz arazo batekin jaio eta medikuek hogeitamar urte inguruko bizi itxaropena emango diote. Helbarritutzat jotzen dutenez, lanik desatseginak egitera derrigortua dago. Aldiz, bere anai Antonek (Loren Dean) ondorengotza genetiko bikaina jaso duenez aukerez beteriko bizimodua darama. Ume-umetatik, Vincentek espaziora bidaiatzea amets egiten du, baina inoiz hautatua ez dela izango badaki. Urte dexentez mota guztietako lanak burutuko ditu, harik eta egun batez gizon batek elitearen kide izateko gakoa ematen dion arte: istripu baten ondorioz mugitu ezinik gelditu den Jerome (Jude Law) kirolaria ordekatzea. Modu honetan, Vincent gaztea Gattaca korporazioa izeneko industria airespazialean sartuko da, Titan misioa burutzeko hautatua izan dadin. Hasiera batean Jeromen laguntzaz dena ongi joango da, baina norbaitek proiektuaren zuzendaria erailtzean (Gore Vidal) eta ikerketa aurrera doan einean Vincenten egitasmoa kolokan jarriko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]