Gaël Faye
Gaël Faye | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bujumbura, 1982ko abuztuaren 6a (42 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | slam poet (en) , idazlea, finantzaria eta abeslaria |
Lantokia(k) | Burundi |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Milk Coffee and Sugar (en) |
Genero artistikoa | hip hop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Mercury Records |
gaelfaye.com | |
|
Gaël Faye (Bujumbura, 1982ko abuztuaren 6a) abeslari, rap musikari eta idazle ruandar-frantziarra da.
Bujumburan jaio zen, Burundiko hiriburuan. Aita frantziarra eta ama Ruandako tutsi etniakoa zen.
1993an Burundin gerra zibila hasi zelarik eta Ruandan gertatutako tutsien genozidioaren ondorioz, bere jaioterria utzi eta Frantziara ihes egin zuen 1995ean, 13 urte zituela.
Nerabezaroa Yvelinesen eta merkataritza ikasketak Versaillesen eginik, Londresen lan egin zuen inbertsio-funts batentzat. Hala ere, lan hori utzi, eta lehenik musikari gisa eta berrikiago idazle gisa dihardu 2011tik aurrera.
2015etik Kigalin bizi da, Ruandako hiriburuan.
2018an argitaratu zuen bere lehen nobela Petit Pays, euskaratuta ere dagoena "Ene herri txikia" izenarekin.
2024an Renaudot saria irabazi zuen Jacaranda eleberriarekin.