Gebara (leinua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gebaratarrak» orritik birbideratua)
Artikulu hau nobleziako leinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».
Gebaratarren dorretxea, Gebara herrian.
Gebaratarren armarria.
Innico de Guevara, Italiako adar nobleen jatorria.

Gebara leinua edo gebaratarrak Erdi Aroan, Araban eta Gipuzkoan, Oñatin bereziki, nabarmendu zen familia noblea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. eta XIII. mendeetan, Gipuzkoako jaun izan ziren etxe horretako aitoren seme batzuk, Nafarroako erregeen zerbitzura.[erreferentzia behar] XIV. mendean, Gaztelako koroarekiko loturak estutu zituzten gebaratarrek eta handik aurrera Oñati, Gebara, Leintz Gatzaga eta beste leku askotako jaun izan ziren. Leinuen arteko gatazketan eta Arrasateko erreketan parte hartu zuten (azken hori 1448. urtean). Oñatiko konderria sortu zuten 1501. urtean.

Atzerriko Guevarak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebara izenaren gaztelerazko forma atzerrian zabaldu zen Guevara forman, zenbait genealogia zabaldu ziren Gaztelan, Aragoiko Erresuman, eta baita Italian ere.

Familiako adar bat Napoliko Erresumara igaro zen 1435. urte inguruan Alfontso V.a Aragoikoari jarraituz, Iñigo Gebara edo Innico de Guevara (Italian idazten zen eran) delakoak[1]. Innico hau Pedro Velez de Gebara Oñatiko 10. jaunaren semea zen, eta titulu asko hartu zituen Italian: Vastoko markesa, eta Ariano, Apici eta Potenzako kondea; eta era berean Napoliko Erresumako Seneskalgo Handiaren kargua hartu zuen; ordura arte zenbait familiaren esku egon zena, baina hurrengo 300 urteetan, kargua desagertu arte, Guevara izena zutenek eraman zutena.

Italian zenbait familia noblek lehen Gebara italiar haren oinordekotza hartu zuten geneaologietan, bereziki Guevara de Guevara izenekoak (Arpaiako markesak) eta Guevara Suardo familia, Bovinoko dukerriko agintari tradizionalak[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «GUEVARA, Iñigo in "Dizionario Biografico"» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  2. Rosario Villari, Note Sulla Rifeudalizzazione Del Regno Di Napoli Alla Vigilia Della Rivoluzione Di Masaniello. II. Congiura Aristocratica e Rivoluzione Popolare, Studi Storici, vol. 6, n. 2, 1965, pp. 295–328.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]