Gebaratarren dorretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gebaratarren dorretxea
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Torre-Palacio de los Guevara.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Barrundia
Koordenatuak 42° 53′ 49″ N, 2° 30′ 19″ W / 42.8968505858°N,2.50532094941°W / 42.8968505858; -2.50532094941Koordenatuak: 42° 53′ 49″ N, 2° 30′ 19″ W / 42.8968505858°N,2.50532094941°W / 42.8968505858; -2.50532094941
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Ondarea
BIC RI-51-0005120
16

Gebaratarren dorretxea Euskal Herriko Araba herrialdean dagoen Gebara herriko jauregia da, era berean Gebara herria Barrundia udalerriaren barnean dagoelarik. Gebarako gazteluaren mendipean dago eta XII. eta XIV. mendeen artekoa da. Gaur egun eraitsita dago[1]. 1984an Monumentu izendatu zuten[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorretxe hau antzinako gebaratarren egoitza izan zen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere.

Gebaratarren leinua antzinakoa da, eta garrantzi handia izan zuen Arabako Lautadan. XI. mendean Gebarako gaztelua eraiki zuen[3]. Arriagako Biltzarreko agirietan aipatzen da 1262, 1291 eta 1332 urteetan. Gebaratarrak Nafarroako Erresumaren tenenteak ziren eta Lautada ekialdeko ganboatarren buru bihurtu ziren. Lurraldea gaztelarrek konkistatu ondoren 1481 urtean Errege Katolikoek Oñatiko konde titulua eman zioten Eneko Velez Gebarakoari. Orduan gaztelua berreraiki eta nabarmen handitu zuen.

Lehen Gerra Karlistan, 1839ko azaroaren 30eko arratsaldeko ordu biak aldera Zurbano general liberalak 288 arroba bolboraz eraitsi egin zituen gaztelua eta dorretxea[2].

Gazteluaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebaratarren bizilekua izango zen jauregia XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran eraiki zen. Egitura errektangularra zuen eta lau erpinetan dorreak zituen. Ateak (oraindik mantentzen denak) arku puntaduna du eta antzina Gebara leinuaren bi ziklopek eusten zuten armarria zuen. Ziklopeak giza buruen gaineko zutabe batzuen gainean zeuden[2].

Patioan ongi kontsebaturiko tximinia bat ikusten da eta biltegia izango zenaren hondarrak ere bereizten dira[2].

1964 urtean Arabako Foru Aldundiak ipar-mendebaldeko dorrea berreraiki zuen, bai eta harresi zati bat ere[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebaratarren dorretxea, atzeko mendiaren gainean Gebarako gazteluaren hondarrak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa