Gehiegizko hilkortasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egunero hildakoen eta espero ziren heriotzen arteko aldea Hego Euskal Herrian 2018ko martxotik 2020ko azarora bitarte. Neguan ohikoa da gripearen ondorioz jende gehiago hiltzea. Kasu honetan COVID-19 pandemia Euskal Herrian gehitu behar zaio, 2020ko udaberrian eta udazkenean gehiegizko hilkortasuna eragin zuena.

Gehiegizko hilkortasunak populazio jakin bateko hilkortasun-tasa (heriotza-kopurua) aldi baterako handitzea adierazten du. Ingurumen-fenomenoei —hala nola bero-boladei edo hotz-boladei—, epidemiei eta pandemiei —batez ere gripearekin zerikusia dutenei—, goseteei edo gerrari egozten zaie.

Bero-boladetan, adibidez, sarritan heriotza gehiago izaten dira biztanlerian, eta bereziki eragiten diete helduei, zaharrei eta gaixoei. Hala ere, gehiegizko hilkortasuna izan duten aldi batzuen ondoren, hurrengo asteetako hilkortasun orokorra ere murriztu egin dela ikusi da. Heriotza-tasan epe laburrera gertatutako aldaketa horri «uzta-efektua» ere esaten zaio. Hilkortasunaren ondorengo konpentsazio-murrizketak adierazi lezake, bero-boladak eragin berezia izan zuela ordurako osasuna konprometituta zutenengan, zeinak «hala ere, hil egingo ziren epe laburrean».[1]

Hainbat erakundek eta ekimenek asteroko datuak eskaintzen dituzte gehiegizko hilkortasuna monitorizatzeko. Ahalegin handiak egin dira 2020an epe laburreko hilkortasun-datuak atzemateko, Koronabirusaren pandemiaren (COVID-19) eta haren mundu mailako efektuen baitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Huynen, M M; Martens, P; Schram, D; Weijenberg, M P; Kunst, A E. (2001-5). «The impact of heat waves and cold spells on mortality rates in the Dutch population.» Environmental Health Perspectives 109 (5): 463–470. ISSN 0091-6765. PMID 11401757. PMC 1240305. Noiz kontsultatua: 2020-11-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]