Genero-ikasketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakume bat Texaseko lantegi baten lanean (1942).
2002ko udako LGTB martxa Berlinen.

Genero ikasketak, generoarekin lotutako gaien ikerketan oinarritzen den disziplina da. Honek, ikerketa feministak (emakumeari, feminismoari, generoari eta politikari dakozkienak), emakumearen ikerketa, gizonaren ikerketa eta LGTBQ+ ikerketak barneratzen ditu. Kasu batzuetan, genero ikasketek, sexualitateari dagokien gaiak ere hartzen ditu. Hauek denetan, literatura eta hizkuntza, historia, zientzia politikoa, soziologia, antropologia, zinema eta komunikazioa, gizakiaren garapena, eskubideak eta medikuntza ikertzen dira, adibidez. 

Hainbat korronte daude arlo honen barnean. Simone de Beauvoir feministak adierazten zuena da, adibide bat; bera eta bere jarraitzailek "genero" hitza erabiltzen zuten maskulinitate eta feminitatearen eraikuntza sozial eta kulturalei erreferentzia egiteko. Beste batzuk aldiz, alde biologikotik hartzen dute.

Ikerketa arlo hau hainbat diziplinetatik jaio zen: 1950eko hamarkadako soziologiako Jacques Lacan psikoanalistaren teorietatik; Rita Segatoren ikerketa antropologikoetatik eta Judith Butler bezelako feministen lanagatik.

Generoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoak, sozialki eraiki diren rolei egiten die erreferentzia; hau da, jokabideak, lanbideak, zaletasunak, eta abar emakume edo gizonei egokitu zaiela.

Teoria hauen arabera, generoa sozialki definituta dagoenez, maskulinitate eta feminitatearen kontzeptuak denboran zehar eboluzionatuko luke. Ondorioz, kontzeptu hauen esanahia aldatu egingo litzateke kultura, komunitate, familia eta horrelako faktoreen arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]