Genkidama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Genkidama
元気玉
Itzulpena Izpirituaren esfera
Teknika mota Indar Bilketa
Erabiltzaileak
Lehen agerraldia 220. atala (manga)

Genkidama (元気玉, Izpirituaren esfera), edo Indar Unibertsalaren Teknika ere deitua Dragoi Bola manga eta animeko borroka teknika bat da. Ipar Kaitok asmatu zuen eta bihotz garbia duen edozein pertsonak egin dezake. Bi besoak altxa eta planetako izaki bizidunek euren energiaren zati txiki bat ematen diote. Denbora asko behar da energia nahikoa biltzeko. Bihotz honeko beste pertsona bat badago bolaren bidean inongo arazo gabe itzuli dezake.

Teknika hau erabili zuen bakarra Son Goku izan zen, Dragoi Bola Zn. Lehen aldiz Vegetaren aurka Krilinen laguntzaz eta geroago Freezer eta Boo Ahaltsuaren aurka ere, eta azken honen aurka bakarrik balio izan zuen. Hainbat filmetan ere balio izan zuen etsaia garaitzeko: Munduko indartsuena filmean Uirō doktorearen aurka, Super gatazka munduan pelikulan Turlesen aurka, Son Goku Super Saiyan Slug Doktorearen aurka eta Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza filmean C-13ren aurka.

Chō Genkidama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vegetaren ideia bati jarraiki Son Gokuk Genkidamaren bertsio hobetu bat lortu zuen Genkidama 2.0 (超 元気玉, Izpirituaren super esfera) Lurreko energia askoz gehiago biltzean datza, baina gizakiek era boluntario batean eskuak jasotzen badituzte bakarrik. Ipar Kaitoren laguntzaz Lurreko biztanle guztiek Satan Jauna entzutea lortu zuten eta honek konbentzitu zituen. Beste Munduko zenbaitek ere eman zioten indarra. Dragoi Bola GTn Unibertso guztiko izakiek entzun ahal izan zioten eta lagundu ere egin zioten.

Teknika honek Dragoi Bola Zn Boo Ahaltsuaren aurka eta Dragoi Bola GTn Yi Xing Longen aurka balio izan zuen.