Krilin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.


Krilin
クリリン edo Kuririn
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 736. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 3. liburukia, 25. atala (manga)
Dragoi Bolako 14. atala (animea)
Arraza Gizakia
Garrantzia
  • Protagonista (Dragoi Bola)
  • Bigarren mailakoa Dragoi Bola Z)
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia
Euskal Herria Mikel Martinez

Krilin (jatorrizko japonieraz クリリン edo Kuririn ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Son Gokuren lehen aurkaria da. Bere izena japonierazko gaztaina (jatorrizko japonieraz 栗 edo Kuri ?) eta shaolin (jatorrizko japonieraz 少林 edo Shōrin ?) hitzaren amaiera lotuta sortzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialetako gerlari txiki eta sudurrik gabea da. Burua soilduta darama eta bekokian intsentsuarekin erretako 6 puntu ditu shaolin monje moduan egindako entrenamenduagatik. Hala ere, Cellen Jokotik aurrera ilea luzatzen uzten da. Bere buruarekiko segurtasun ezak borroketan kalte egiten dio, baina bera da gizaki indartsuena Yamcha eta Ten Shin Hanen ostean. Bere balentrien artean aipatzeko modukoak dira Saibaimanak berak akabatzen dituela, Freezerri buztana mozten diola eta Bio-Broly desegiten duela Son Goten eta Trunksekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

736. urtean jaio zen, eta txiki-txikitatik Örin tenpluan entrenatua izan zen, baina hemen bere kide eta nagusiek beti gutxiesten zuten. 12 urterekin Dortoka Maisuaren etxera joan zen berak entrena zezan eta han ezagutu zuen Son Goku.

Entrenamendua amaituta, biak aurkeztu ziren Arte Martzialen 21. Txapelketan. Kanporaketa saioetan erraztasun handiz irabazi zion tenpluko bere kide ohi bati, guztien harridurarako. Azken faseko bere lehen borrokan Bacterianen aurka borrokatu zen. Honek izugarrizko kiratsa zuen, baina Krilinek sudurrik ez zeukanez, erraz irabazi zion. Bigarren borrokan Jackie Chuni egin behar izan zion aurre, hau Dortoka Maisua mozorrotuta zelarik. Krilinek ezin izan zion irabazi eta Dortoka Maisuaren etxean entrenatzen jarraitzea erabaki zuen.

Goku eta Bulma itsaspean Dragoi Bola baten bila ari zirela, hauekin joatea erabaki zuen, baina Zapi Gorridun Armadako Blue Jeneralak eraso egin zien, hau ere Dragoi Bolaren atzetik baitzebilen. Gokuren esku-hartze baten ondorioz, itsaspeko kobazuloa, pirata batzuen ezkutalekua izan zena, erori egin zen. Hala ere, zorionez, lagunek ihes egitea lortu zuten bertan zegoen urpekuntzi txiki batean, baina etsaiak ere onik irtetzea lortu zuen.

Gokuk 6 Dragoi Bola lortuak zituenean, Baba Igarlearen etxera joatea erabaki zuten, 7. ez baitzen radarrean ageri. Honek, Dragoi Bola non zegoen esango ziela agindu zien, baina aurretik berak antolatutako Txapelketa irabazi beharko zuten. Krilin zen lehena borrokatzen baina Drakula Manen aurka galdu egin zuen. Bere ordez, Puar eta Upa sartu ziren borrokara (gainera irabaztea lortu zuten).

Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan Mikerroiren ikasle baten aurka borrokatu behar izan zen: Chaoz. Honen ezintasun handiena matematika ez jakitea izan zen eta Krilin irten zen garaile. Hurrengo borrokan bere lagunik onenaren aurka borrokatu behar izan zuen: Goku. Ia borroka galdua zuenean, buztanetik heldu zion lagunari, bere alde ahula hori baitzen, baina Goku entrenatuta zegoen hori saihesteko eta borroka zelaitik kanporatu zuen Krilin. Txapelketaren amaieran Tambourinek hil zuen, Satan Bihotz Txikiren umekietako batek.

Shenronek berpiztu zuen Chaoz eta Iratxo Dortokarekin batera, Satan Bihotz Txiki garaitu eta gero. Arte Martzialen 23. Txapelketara arte entrenatzen jarraitu zuen. Hemen Gazte izeneko baten aurka borrokatu behar izan zuen, baina Satan Txiki zela jakitean, amore eman zuen.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuk geroago Raditz Lurrera iritsi zen, baina Krilinek ezin izaten zuen ezer egin honen aurka. Etsaia Satan Txikik hil Tximista Galgarri baten bidez. Gokuk ere bizia galdu zuen eraso honetan. Momentu horretan jakin zuen Vegeta eta Nappa urtebete barru iritsiko zirela Lurrera. Orduan Chaoz, Ten Shin Han, Yamcha eta Yagirekin batera Ahalguztidunaren Jauregira joan ziren entrenatzera.

Goku eta Gohanekin batera bera izan zen Espazioko Gerlarien aurkako borrokan bizirik iraun zuen bakarra. Saibaimanak akabatu zituen Yamcha mendekatzeko eta ia-ia Nappa erdibitu zuen. Vegeta hiltzeko aukera ere izan zuen Yagiren ezpatarekin, baina Gokuk bizirik uzteko eskatu zion.

Goku ospitalean zela eta Yamcha, Chaoz, Ten Shin Han eta Satan Txiki hilda zeudela, Bulma eta Gohanekin Namekera abiatu zen bertako Dragoi Bolen bila, lagunak berpiztu ahal izateko. Espazioko Gerlarien aurkako borrokan jakin zuen Krilinek Namek planetaren berri eta baita bertan Dragoi Bolak egon zitezkeela ere. Freezerren Indar Berezien aurka borrokatu zen eta Vegetarekin elkartu zen Freezerri aurre egiteko. Son Gohan salbatu zuen Freezerren eraso batetik honi buztana moztuta, Dendek sendatu ostean. Planeta honetan hil zen bigarren aldiz, kasu honetan Freezerren eskuetan. Krilinen heriotzak eragindako amorruak Son Goku lehen aldiz kondairetako Goi Gerlaria bihurtzea ekarri zuen.

Lurrean berpiztua izan zen Namekeko Dragoi Bolekin, izan ere namektarrak Lurrera joan ziren beste planeta batera joateko aukera izan arte, beraien planeta suntsitua izan baitzen. Hilabete batzuetan Maron izeneko neska bat izan zuen neska-lagun bezala, baina ez zuen askorik iraun harreman honek.

Etrokizuneko Trunksek Gero Doktorearen ziborren berri eman zuenean, inoiz baino gehiago eta gogorrago entrenatu zen Krilin. Z gerlariak 3 androideren aurka borrokatu ziren, baina ziborrek erraz menderatu zituzten; Krilini ez zioten eraso, honek ere ez baitzien eraso beldurtuta, eta Zibor 18k musu bat eman zion, honekin maiteminduta gelditu zelarik. Ziborrak Trunksen denboran zeudenak bezain gaiztoak ez zirela sinestarazi nahi izan zituen bere lagunak, eta Bulmak hauek gelditzeko asmatu zuen kontrolagailua ere txikitu zuen.

Cellen jokoan, 18ren konorte gabeko gorputza borroketatik babestu zuen. Ahal zuen guztia egin zuen Cell nekatzeko baina azkenean Gohanek garaitu zuen bere aitaren laguntzarekin. Zibor 18k konortea berreskuratu zuenean Shenroni ziborrak berriz ere gizaki bihurtzeko eskatu zion, baina hau ezinzezko zenez azkenean barnean zuten lehergailua kentzeko eskatu zion.

7 urte geroago, Krilinek ilea hazten utzi zuen eta 18rekin ezkonduta zegoen. Maron izeneko alaba ere bazuten. Goku berriz ere Lurrean, Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan parte hartu zuen eta finaleko azken fasera iristea lortu zuen. Hemen Punta ukabilkada bakarraz garaitu zuen. Son Gohanek Spopovitch eta Yamuren eskutik jasandako erasoaren ondorioz, Shin, Kibito eta lagunekin laguntzera abiatu zen, baina Dabrak harri bilakatu zuen. Hau hil zenean berreskuratu zuen bere betiko itxura. Boo Ahaltsuaren aurka ezin izan zuen askorik egin, txokolate bilakatu baitzuen.

Dragoi Bola GTn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infernutik ateratako iraganeko etsaiak garaitu eta gero, jatorrizko Zibor 17rekin dago. Krilinek zerbait arraroa sumatu zuen beragan, Gero Doktoreaz ongi hitz egiten ari baitzen, berez gorroto zuenean. Hori eta gero, Mu Doktoreak 17ren pentsamenduen kontrola hartu eta Krilin hil zuen. Iada indar asko galdua zuen honek, entrenamendu falta eta adinaren ondorioz. Honengatik, Goku eta lagunak Dragoi Bolen bila abiatu ziren bere laguna berpizteko asmotan baina bolak kutsatuta zeudela konturatu ziren.

Izar bateko dragoia unibertsoko energiaz osatutako Indar Unibertsalaren erasoaz garaitua izan ostean, Krilin berpiztu egin zen, dragoiek hildako beste guztiekin batera, Gokuk hala eskatuta. Gokuk eskatu zuen azken guraria bere lagunak bisitatzea izan zen, euren artean Krilin. Orduan konturatu zen Krilin Goku eta Dortoka Maisua ez zirela aldatu eta bera bai. Gokuk txikitan bezala bere aurka borrokatzeko erronka botazen dio. Krilinek onartu eta Gokuri "irabazi" egin zion. Goku orduan desagertu egiten da.

Crossover-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]