Yi Xing Long

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yi Xing Long (Izar 1eko Dragoia) Dragoi Bola GT animeko fikziozko pertsonaia da. Hau, beste Dragoi Ilunak bezala, Dragoi Bolen bidez desio bat betetzean sortutako energia negatiboaren ondorio da.

Yi Xing Long Dragoi Bolei Freezer, Ziborrek eta Cellek hildakoak berpizteko eskarien ondorioz sortutako energia negatibaren ondorioz eratu zen. Honek dragoi guztietan indartsuena bilakatzen du (guztira 7 dira). Dragoi Bola guztiak xurgatuta eraldatu egiten da, Goku Super Saiya 4ren energiaz gainkargatu ostean.

Omega Shenron[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 Dragoi Bolak xurgatu ostean Dragoi Bolako erabateko etsai bilakatu zen. Dragoi Bola guztiak barnean zituenez, beste Dragoi Ilun guztien botereak bereganati zituen, 4 izarrekoarenak besteak beste. Bere azken erasoarekin Energia Negatibodun Indar Bola, Lurra txikitzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Vegeta eta Goku aurka batera borrokatzeko bezain indartsua zen, biak Super Saiya 4 mailan zeudela. Beraz, hauek biak bateratzea beste biderik ez dute.

Dragoi honen indarra gainditu zezakeen bakarra Gogeta Super Saiya 4 mailan zen. Baina ez zuen helburua lortu, izan ere bere harrotasunaren ondorioz denbora alperrik galdu zuen (10 minutu baino ez zuen iraun bateraketak, bateraketa normal baten heren bat) iseka egiten eta jolasten egon zelako garaitu egin zezakeenean. Yi Xing Long azkenean Gokuren Indar Unibertsalaren eraso batekin akabatu zen. Eraso hori unibertso guztiko energiaz osatu zen (serieko eraso indartsuena).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]