Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza
Jatorria
Argitaratze-data 1992
Jatorrizko izenburua ドラゴンボールZ 極限バトル!!三大超サイヤ人
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma eta akziozko filma
Iraupena 47 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Kazuhito Kikuchi Itzuli
[[Kategoria:Kazuhito Kikuchik Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Takao Koyama
Antzezlea(k)
Hisao Egawa
Kazuyuki Sogabe
Masako Nozawa
Mayumi Tanaka
Naoki Tatsuta
Naoko Watanabe
Takeshi Kusao
Toshio Furukawa
Toshio Kobayashi
Kōji Yada
Jōji Yanami
[[Kategoria:Hisao Egawak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kazuyuki Sogabek Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Toshio Kobayashik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kōji Yadak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jōji Yanamik Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Toei Company Itzuli
[[Kategoria:Toei Companyk Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Shunsuke Kikuchi
Kanpo loturak

Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza (japonieraz: 極限バトル!!三大超サイヤ人 Kyokugen Battle!! San Dai Super Saiyajin?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 10. filma da, Dragoi Bola Z-ko 8. 1992ko azaroaren 7an estreinatu zuten. Dragoi Bola Z-ko filma hau euskaratua dago. Gazteleraz Los 3 Grandes Super Saiyanos izenburua hartu zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gero Doktorea #17-rengandik hila izan zenean, ordenagailu nagusia ez zen desaktibatua izan, horren ordez, lanean jarraitu zuen 3 ziborg berri sortuz: #13, #14 eta #15, bere helburu bakarra Goku hiltzea izanik.

Istorioa #14 eta #15 hasten da, Goku-ri eraso egiten diotenean Chichi eta Gohan-ekin erosketan egiten ari zen bitartean. Bertako hiria suntsitua ikusi nahi ez dutenez, Goku eta etorkizuneko Trunks, jenderik gabeko artikora dihoaz, bertan bi ziborrekin borrokatzen dira, lehia nahiko berdindua egonik. Vegeta eta Satan Txiki ere etortzen dira eta handik gutxira bai Goku, Trunks eta Vegeta Super Saiya egoerara eraldatzen dira, maila berri honetan #14 eta #15 erraz suntsitzen dituzte Vegeta eta Trunks-ek.

Son Goku #13 ziborgaren kontra borrokan dabil baina bat-batean #13 bere "super" egoera hartzen du suntsituriko #14 eta #15-en osagaiak xurgatuz, orain bere giza-txura galdu eta urdin koloreko munstro batean bilakatzen da, bere indarra asko handituz. Orain Goku eta besteek ez dira ziborra garaitzeko gai, orduan Goku Genkidama energi-bola prestatzen du, azken momentuan Genkidama jaurti beharrean, bere indarra xurgatuz Super Saiya egonda (Krilin-ek dio eraldaketa hori egiteko gaitasuna Goku-k bihotz oneko pertsona dela frogatzen duela). Bere indar berriarekin #13 menperatzen du, 3 ziborrak suntsituak izan direlarik, Gero Doktorearen ordenagailu itzali egiten da, bere amaierako hitzak "Goku hil behar da!" izanik. Geroago Goku eta bere lagunak ospitalean daude sendatzen, Satan Txiki eta Vegeta izotz zati baten gainean itsasoan barrena daudelarik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziborg 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziborg 13 (jatorrizko japonieraz 人造人間13号 Jinzō'ningen Jūsangō) giza itxurako ziborra da. Gero Doktorearen laborategiko ordenagailu nagusia aktibatu zuen azken honek hildakoan. Ipar polora zuzendu zen Goku-ren kontra burrukatzeko. Bere #14 eta #15 kideak suntsituak izan zirenean beraien osagaiak xurgatu zituen zibor are indartsuago batean eraldatuz, hala ere Son Goku-ren kontra burruka galdu zuen lehenengo honek Genkidama erabili zuenean. #13-k, Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 2 eta Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 bideojokoetan pertsonai jokagarri bezala agertzen da.

Ziborg 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziborg 14 (jatorrizko japonieraz 人造人間14号 Jinzō'ningen Jūyongō) gris koloreko eta ilekorda luzeko zibor handia da. Gero Doktorea hiltzean aktibatua izan zen, aktibatua izan bezain lasten hiriko mendebaldera abiatu zen Goku hiltzeko asmoz, baina Ipar polora jo zuten ordea jende errugabea ez zauritzearren. Leku honetan Trunks-engandik garaitua izan zen Super Saiya bihurtu zenean, geroago bere oinarrizko osagaiak #13 ziborrarekin bateratu ziren.

Ziborg 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziborg 15 (jatorrizko japonieraz 人造人間15号 Jinzō'ningen Jūgogō) txapel bat duen eta more koloreko ziborg txiki bat da. #13 eta #14 ziborrak bezala Gero Doktorea hiltzean automatikoki aktibatua izan zen, aktibatua izan bezain laster Goku hiltzera joan zen, hasieran hirira, gero Ipar polora. Vegeta-ren kontra lehiatu zen, garaitua izanez behin Super Saiya bihurtu zenean. Bere osagai nagusiak #13 ziborrarekin bateratu ziren.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "GIRI GIRI - Sekai Kyokugen" (jatorrizko japonieraz GIRI GIRI-世界極限-) Hironobu Kageyama eta Yukak konposaturikoa