Edukira joan

Geno

Wikipedia, Entziklopedia askea

Genoak (antzinako grezieraz: γένος, pluralez gene "γένη", hau da, klan). Badirudi gene gehienak familia noblez osatuta egon direla. Herodotok hitza erabiltzen du familia nobleak izendatzeko — eta antzinako greziar politikaren zati handi bat geneen arteko borroketan sartuta egon dela dirudi. Geneak hobeto egiaztatuta daude Atenasen, non Herodototik Aristotelesera iritsi ziren autoreak haietaz arduratu baitziren.

Historialari modernoek diote gene horiek izango zirela Greziar Aro Ilunean finkatu ziren tribu doriar eta jonikoen oinarrizko antolaketa-taldea, baina aditu berrienek ondorioztatu dute geroago sortu zirela familia batzuek leinu noblea izateko eskubidea aldarrikatu zutenean. Denborarekin, batzuk, baina ez gene guztiak derrigorrez, apaiz-funtzio hereditarioekin erlazionaturik egon ziren, hala nola Zerizeak eta Eumolpidak Eleusisen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]