Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Geologiaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The geologist, Carl Spitzwegek eginiko koadroa.

Materia fisikoaren azterketa antzinako Grezian du jatorria, Teofrastok  (k.a 372-287) Peri lithon ( Harrokei buruz) lana idatzi zuenean. Erromatar garaian, Plinio zaharrak egunereko jardunbideetan erabiltzen ziren metal eta mineralei buruz idatzi zuen. Honekin batera anbarraren jatorriaz aritu zen.

Pentsalari moderno batzuen ustez,  Fielding H. Garrison kasu, geologia modernoa erdi aro islamiarrean hasten da. Abu al-Rayhan al-Biruni (973-1048) lehenengo geologo musulmana (973-1048) dugu. Bere lanetan Indiako lehenengo idazki geologikoak biltzen ziren; idazki horietan iraganean India itsaspeko lurralde bat zeneren hipotesia agertzen da. Bestetik, Avicena (981-1037) eskolatu islamiarrak, mendien eraketen inguruko azalpen zehatza eskaini zuen; batik bat, lurrikaren jatorriaz eta gaur egungo geologia modernoa osatzen dituen gaiez aritu zen.

Txinan, Shen Kuo-k (1031-1095) lurraren formakuntza prozesuaz aritzen zen hipotesi bat formulatu zuen. Horretarako, itsasotik ehunka kilometrotara aurkitzen ziren  maskorren fosiletan erreparatu zuen. Ikerketa honi esker, lurra mendien higaduren ondorioa zela ondorioztatu zuen.

Europan[1] eginiko lehen ikerkuntzek lur zein ozeanotako ezagutzan sakontzea ahalbidetu zuen. Ikerlari Espainiar eta Portugesen eskutik, eremu magnetikoaren ezagutza zabalagoa jaso zen eta 1596an,  Abraham Ortelius-ek kontinenteen jitoa aurreikusi zuen. Kontinente jitoen aurreikuspen honetatik, plaka tektonikoen teoria zabaldu zen, Hego Amerika eta Afrikako kostak konparatuz.

Nicolas Stenok (1638-1686) gainezertzearen legea, hasierako horizontaltasunaren printzipioa eta albo jarraikortasunaren printzipioa sortu zituen, gaur egun ere estratigrafiaren oinarrizko hiru printzipioak.

“Geologia” terminoa Richard de Bury-k (1287-1345) erabili zuen lehen aldiz "Philobiblon" (Liburuenganako maitasuna) izeneko liburuan. Hala ere, ez dirudi geologia hitza lurra objektu duen zientzia bati erreferentzia egiteko erabili zenik.

Ulisse Aldovrandi (1522-1605) naturalistak geologia hitza erabili zuen, baina oraingoan hitz honen esanahia gaur egungo geologia terminoak duen zentzuarekin bat egiten du. Haren ustez, geologia fosilen ikerketaz diharduen zientzia bat zen, baina kontuan eduki behar da garai hartan “fosil” terminoak mineralak eta arrokak izendatzeko erabiltzen zela. Gerora, 1657an, Mickel Pederson Eschiltek “Geologia norbegiarra” izeneko lana argitaratu zuen. Lan honetan, Mickelek Norbegian gertatuko lurrikara bat aztertu zuen. 1687an, Fabrizio Sessak “geologia” hitza erabili zuen "Geologia -nella quale se spiega che la Terre e non le Stelle influisca né suaoi corpi terrestre" izeneko lanean. Lan honetan geologia, lurra eta haren influentziaz aritzen den terminoa zela baieztatu zuen. Erasmus Warrenek, 1690ean, "Geologia or a Discourse concerning the Earth before the Deluge" izeneko liburua argitara zuen (Geologia, edo uholdearearen aurretiko lurrari buruzko diskurtsua). Hala ere, “geologia” terminoa izenburuan agertzen da soilik, obran ezin daiteke “geologia” hitza aurkitu. Azkenik, “geologia” terminoaren esanahia Jean-André Deluc-ek 1778an eta gerora Horace-Bénédict de Saussure-ek  1779an ezarri zuten; erabilera zabaleko termino bezala.

William Smith (1769-1839) estratuak ordenatzen egiten zen lehen mapa geologikoa eraiki zuen, fosilen ikerkuntza erabiliz.

James Hutton hartzen da lehenengo geologo modernotzat. 1785ean Theory of the Earth lana aurkeztu zuen Edinburgon. Bertan lurra lehenago uste zena baino askoz zaharragoa izan behar zuela argudiatzen zuen, horretarako mendiak higatu eta sedimentuak pilatzeko behar zen denbora handia zela argudiatu zuen.

Huttonen ustez, arroka guztiak sumendietatik edo magmatik eratorriak ziren eta horregatik bere jarraitzaileei plutonistak izendatzen zituzten. Beraien aurka zeudenak neptunistak izendatzen ziren, arroka guztiak itsaso hondoetan sortzen zirela uste baitzuten.

1811an Georges Cuvier eta Alexandre Brongniartek lurraren adinaren inguruko lana argitaratu zuten, Cuvierrek Parisen aurkitatako elefante fosilen lanean oinarrituta. William Smithen lanaren ondoren argitaratu bazen ere euren artean independienteki estratigrafiaren printzipioak erabili zituzten.

1827an Charles Lyellek Principles of Geology argitaratu zuen, Charles Darwinek oso kontutan hartu zuen lana. Liburu honetan Huttonen uniformitarianismoan sakontzen zen. Lehenengo edizioa 1830an argitaratu zuen eta eraberritzen egon zen 1875terarte. Lurraren historian prozesu geologikoen geldotasunaren inguruan lan egiten zuen, uniformismo izeneko teoriarekin. Honen kontrakoak katastrofistak ziren, lurreko fenomeno geologiko gehienak katastrofetan sortzen zirela esaten zuten.

XIX. mendeko geologiako gai nagusia lurraren adina zehaztea izan zen. Erlijiosoek 5.000 urtetako adina jartzen bazuten ere zientzialariek 100.000tik hainbat milaka milioi urtetara zihoazten datekin eztabaidatzen zuten. XX. mendean plaken tektonika garatu zen, kontinenteen jitoa eta itsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen zituena. Honek Geologia guztiz irauli zuen.

Geologian izandako aurrerapen handienak XX. mendean gertatu ziren, konkretuki 1960. hamarkadan izandako plaka tektonikoen teoriaren garapenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alvarez & Leitao, 2010. The neglected early history of geology: The Copernican Revolution as a major advance in understanding the Earth. Geology, March 2010, v. 38, p.231-234

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]