Avizena
Avizena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 980ko abuztuaren 22a, 980ko abuztuaren 16a | ||
Herrialdea |
Samandar Ziyarid dynasty Buyid dynasty | ||
Bizilekua |
Ray ![]() Bukhara Urgench ![]() Gorgan Hamadan Isfahan | ||
Talde etnikoa |
tajika persiar herria | ||
Heriotza | Hamadan, 1037ko ekainaren 21a (56 urte) (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iran | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak |
arabiera persiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak |
filosofoa, zientzialaria, poeta, astronomoa, medikua, musikaren teorikoa, fisikaria, matematikaria, kimikaria, ethicist ![]() | ||
Lan nabarmenak |
The Canon of Medicine ![]() The Book of Healing ![]() | ||
Influentziak |
Al-Biruni, Plotino, Muhammad, Galeno, Aristoteles, Hipokrates, Aventzoar, Wasil ibn Ata, Abu Zayd al-Balkhi ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Xiismoa |
Avizena[1][2] edo Ibn Sina (persieraz: ابوعلى سينا; arabieraz: أبو علي الحسين بن عبد الله بن سينا, Abū ʿAlī al-Ḥusayn ibn ʿAbd Allāh ibn Sīnā; Afshana, Bukhara ondoan, gaurko Uzbekistan, 980ko abuztuaren 22a - Hamadan, gaurko Iran, 1037ko ekainaren 21a) persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte, Sortaldean eta Sartaldean[3].
Avizenaren ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avizenak gai ugaritako ia 450 idazlan idatzi zituen, horietatik 240 inguruk gaur arte iraun dutenak. Azken hauetakoen artean, 150 filosofiari buruzkoak dira eta 40 medikuntzari buruzkoak. Bere lan ospetsuenak Medikuntzaren Kanona (1025) eta Sendaketaren Liburua (1027) dira, azken hau hainbat islamiar eta europar unibertsitatetan XVIII. mendera arte ohiko liburua izana.
Avizenaren sistema medikoak bere esperientzia, islamiar medikuntza, Galenoren sistema medikoa, Aristotelesen metafisika eta antzinako persiar, mesopotamiar eta indiar medikuntzak elkartzen zituen. Avizena egungo medikuntzaren aitatzat hartzen da. Izan ere, hari zor zaizkio esperimentazio eta zenbatekotze sistematikoak fisiologiari buruzko ikerlanetan sartzea; gaixotasun infekziosoen izate kutsakorraren aurkikuntza; eriak berrogeialdian jartzea, gaixotasun kutsakorren hedapena murrizteko; saio klinikoen erabilpena; eta mikroorganismoak existitzeari buruzko lehen hipotesia[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 13 or..
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.net
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Ali, Ihsan; Guclu, Ahmet Ibn Sina: An Exemplary Scientist fountainmagazine.com . Noiz kontsultatua: 2017-2-9.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avizena ![]() |
|