Geonosiseko Harea
Geonosiseko exekuzio harea, Star Wars film sagako fikziozko toki bat da. Film sagako II. atala den Klonen Erasoan agertzen da.
Geonosiseko harea, pizti eta beste izaki batzuen artean borrokak egiten ziren estadio handi bat da, beharbada Erromatar Inperioko anfiteatroen antzerakoa. Milaka geonosiar biztanle hartzen zituen zirkulu formako eraikin bakar batek osatzen zuen. Stalgasinen kokatua zegoen, Geonosis planetako erlauntza hiriburua, eta piztia izugarriak, gaizkileak eta preso politikoak jaten ikusten ziren tokia zen.
Geonosis planetako buruzagia zen Poggle Txikia artxidukea baino bi belaunaldi lehenago, Petrana-Ki bezala ezagutzen zen erritua, adimendun izakien eta animalien artean egingo zela ezarri zen. Aurretik, soilik piztiak euren artean akabatzen ziren ikuskizunak ematen ziren, baina preso politikoak, arazo bihurtzen hasi ziren. Sinpleki, exekutatu egitenz iren Geonosiseko hareara eramandakoan.
Obi-Wan Kenobi, Padmé Amidala eta Anakin Skywalker harrapatuak izan ziren eta artxidukeak, espioi izatearen erruduntzat jo zituen. Heriotz zigorra jarri zitzaien eta Hareara eramanak izan ziren, non pizti izugarriak askatu ziren: acklay bat, nexu bat eta reek bat. Exekuzioa, Mace Windu Jedi maisua eta Jedi armada baten iritsieraren ondorioz eten zen. Jediak ia garaituak izan behar zirela zirudienean, Yoda iritsi zen Errepublikarentzako klon armada berriarekin, exekuzio harean arrapaladan sartu zirenak hiru zigortuak erreskatatzeko eta, ondoren, borrokarekin kanpoan jarraitzeko.