G. W. Pabst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georg Wilhelm Pabst» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
G. W. Pabst
Pabst Prejean 1931.jpg
Bizitza
Izen osoa Georg Wilhelm Pabst
Jaiotza Roudnice nad Labem1885eko abuztuaren 25a
Herrialdea  Austria
Heriotza Viena1967ko maiatzaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0655065

Georg Wilhelm Pabst, zinema munduan G. W. Pabst, (Raudnitz, 1885eko abuztuaren 25a - Viena, 1967ko maiatzaren 29a) Austriako zinemagilea izan zen, jaiotzez bohemiarra. Antzerki-zuzendari eta antzezle izan zen; 1919an Vienako Neue Wiener Bühne antzerki taldeko zuzendari izan zen. 1923an bere lehenengo filma egin zuen, Der Schatz (Altxorra), joera espresionistakoa. 1925etik 1932ra bitartean errealismo soziala landu zuen; Alemaniako gizartearen arazoak islatzen zituzten filmak egin zituen batetik, eta sexua ardatz duten eta Freuden eragin handia duten filmak bestetik. Garai honetakoak ditu film bikainenak; geroztikakoak askoz maila apalagokoak dira.

1932an Alemaniatik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak zirela eta. 1940an itzuli zen eta hiru film egin zituen. Filmak: Die freudlose Gasse (1925, Atseginik gabeko kalea), 1923an inflazioak Alemanian sortu zuen krisia aipatzen duena; Geheimnisse einer Seele (1926, Arima baten misterioa); Die Büchse der Pandora (1928, Pandoraren kutxa edo Lulu); Abwege (1928, Krisia); Das Tagebuch einer Verlorenen (1929, Galdutako baten egunkaria); Westfront 1918 (1930, Sortaldeko frontea 1918), gerra salatzen duen filma; Die Dreigroschenoper (1931, Lau soseko opera), Brechten lanaren egokitzapena; Kameradschaft (1931, Kidetasuna); Don Quichotte (1933); Der Prozess (1947, Auzia) eta Der letzte Akt (1955, Azken agerraldia).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G. W. Pabst Aldatu lotura Wikidatan