George Eastman
Itxura
| George Eastman | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Waterville, 1854ko uztailaren 12a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | George Eastman Museoa |
| Heriotza | Rochester, 1932ko martxoaren 14a (77 urte) |
| Hobiratze lekua | Eastman Business Park (en) |
| Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
| Familia | |
| Aita | George Eastman |
| Ama | Maria Kilbourn |
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea, argazkilaria, filantropoa eta mezenasa |
| Jasotako sariak | |
George Eastman (Waterville, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 1854ko uztailaren 12a - Rochester, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko martxoaren 14a) asmatzailea eta industrialaria izan zen. 1878. urtean zilarrezko gelatina-bromuroz eginiko lehen argazki-plakak egin zituen, eta 1880an Kodak enpresa sortu zuen. Pelikula bilgarria asmatu zuen 1884an, eta eskuko argazki-makinak 1888an. 1889. urtean nitrozelulosazko pelikula gardena egin zuen. 1932. urtean bere buruaz beste egin zuen; dirutza handia utzi zuen karitate-lanetarako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.