Georgios Kodinos
| Georgios Kodinos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Konstantinopla, XIV. mendea |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Konstantinopla, XV. mendea ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria eta idazlea |
Georgios Kodinos (grezieraz: Γεώργιος Κωδινός), Pseudo-Codinos bezala ere ezaguna, kuropalates (jauregiko arduraduna) kargua izan zuen greziar-bizantziar kronikaria izan zen. 1453an hil zen, Konstantinoplaren erorialdia ondoren.
Bi lan garrantzitsu burutu zituen: Inperioko lanbide publikoei buruzkoa bata eta hiriburuko antzintekoei buruzkoa bestea, hurrenez hurren: Περὶ τῶν ὀφφικιαλίων τοῦ Παλατίου Κωνσταντινουτόλεως καὶ τῶν ὀφφικίων τῆς μεγάλης Ἐκκλησίας o «De Officialibus Palatii Constantinopolitani et de Officiis Magnae Ecclesiae» (Konstantinoplako estatu ofizioei eta elizako kargu handiei buruz), eta Παρεκβολαὶ ἐκ τῆς βίβλου τοῦ χρονίκου περὶ τῶν πατρίων Κωνσταντινουπόλεως o «Excerpta ex Libro Chronico de Originibus Constantinopolitanis» (Konstantinoplarren jatorriei buruzko kronika liburuaren iruzkina).