Tolterodina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tolterodin Structural Formulae.png

Tolterodina (R)-2-[3-(diisopropilamino)-1-fenilpropil]-4-metilfeno(Detrol, Detrusitol) txiz eutsiezintasunaren tratamenduan erabiltzen den antagonista muskariniko bat da.

Pfizerrek merkaturatzen du Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan Detrol izenarekin. Txilen Detruzitol izenarekin eta Eltoven® bezala Pharma Investik.

Farmakologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolterodinak hartzaile muskarinikoen M1, M2, M3, M4 eta M5 azpimotetan eragiten du, maskuri gainerreaktiboentzako egungo tratamendu antimuskarinikoek soilik M3 hartzaileetan eragiten dutelarik, selektiboago eginez. Pfizerrek fabrikatu eta merkaturatzen du.

Tolterodinak, hartzaile mota guztietan eragiten duen arren, oxibutininarekin (M3 eta M1 selektiboa baina gehiago parotida guruinetan maskurian baino) alderatuta efektu kaltegarri gutxi du, tolterodinak maskurian gorputzeko beste toki batzuetan baino gehiago eragiten du. Honek, egunero zuzenean maskurian eragiteko, eta hala efektu kaltegarri gutxiago izateko botika gutxiago hartu behar dela esan nahi du.

Alboko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako beste erreakzio hauek botika, berau eskuragai egon zenetik eman zitzaien gaixoetan informatu dira:

Kontraindikazioak

Ez da erabili behar miastenia gravis eta angelu estuko glaukoma duten gaixoetan.