Gerri karratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerri karratua
Quadratuslumborum.png
Xehetasunak
Jatorria Gandor iliakoa
Lotailu iliolunbarra
Insertzioa Saihets-hezurra
Gerri-ornoa
Arteria Arteria lunbarrak eta arteria iliolunbarraren adar lunbarra
Nerbioa Hamabigarren nerbio torazikoa eta gerri nerbioaren erdiko adarraren lehenengo zuntza
Muskuluaren akzioa Enborraren hedapena
Enborraren flexio laterala
Identifikadoreak
Latinez Musculus quadratus lumborum
TA A04.5.01.027
FMA 15569
Terminologia anatomikoa

Gerri karratua  (musculus quadratus lumborum,baita costalis lumborum) gerriko atze alboko aurpegian kokaturiko muskulua da. Zapala eta karratua da.

Zuntzen norabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu hau hiru norabidetako zuntzez osatua dago:

  • Saihets-zeharkako zuntzak, gerri-ornoetako L4, L3, L2 eta L1 mailetako zehar apofisietan jaio eta 12.saihetseko beheko ertzean ezartzen dira.
  • Ilio-zeharkako zuntzak, gandor iliakoan jaio eta gerri-ornoetako L4, L3, L2 eta L1 mailetako zehar apofisietan ezartzen dira.
  • Zuntz saihets-iliakoak gandor iliakoan jaio eta 12.saihetsaren beheko ertzean ezartzen dira.

Jatorria eta ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotailu iliolunbarrean eta gandor iliakoaren kanpoko ertzean jaio eta 12.saihetsaren beheko ertzean eta gerri-ornoen zehar apofisian ezartzen da.

Erlazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerri karratuak aurretik kolonarekin, giltzurrunekin, psoas nagusiarekin, psoas txikiarekin (egongo balitz) eta diafragmarekin erlazionatzen da.

Gainera 12.nerbio torazikoa, ilioinginala eta iliohipograstrikoa izango ditu aurrean. Gerri karratua abdomeneko zeharkako muskuluaren jarraipena da.

Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inerbazioa T12 nerbio espinalak eta L1-L4 nerbio espinalek ekarriko dute.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 funtzio izan ditzake:

  1. Bizkarrezurraren alboko tolespen ipsilaterala alde bakarreko uzkurketaren bidez.
  2. Bizkarrezurraren hedapena uzkurketa bilateralaren bidez.
  3. 12.saihetsa finkatzen du espirazio bortxatuan.
  4. Iliona jasotzen du uzkurketa ipsilateralaren bidez.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerri karratua Aldatu lotura Wikidatan