Galar (udalerria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galar

 Nafarroa Garaia

Galargo armarria

Izen ofiziala Galar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Cecilio Lusarreta Etxarri
(AICG, indep.)
Herritarra galartar
Koordenatuak 42°45′12″N 1°38′10″W / 42.75333°N 1.63611°W / 42.75333; -1.63611Koordenatuak: 42°45′12″N 1°38′10″W / 42.75333°N 1.63611°W / 42.75333; -1.63611

Maps of municipalities of Navarra Galar Zendea.JPG

Eremua 45,03 km2
Garaiera 440 m
Posta kodea 31191
Biztanleria 1.865 bizt. (2012)
Dentsitatea 41,42 bizt./km²
http://www.cendeadegalar.es/

Galar[1] Nafarroako zendea eta udalerria da. Izen bereko Galar zendea osatzen du berarengandik bereizitako Beriainekin. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 1.865 biztanle ditu.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galarrek 47,3 kilometro koadroko azalera du. Mugakideak hauek ditu: iparraldean Iruñea; ekialdean Aranguren, Elortzibar, zendea historikoko herria den Beriain eta Tebas; hegoaldean, Izarbeibarreko Ukar eta Biurrun; eta mendebaldean, Zizur Zendea eta Zizur Nagusia.

Galar udalerrian bederatzi kontzeju hauek daude: Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Olatz Nagusia, Subitza (denak "lekuak"), Barbatain ("etxaldea") eta Cordobilla; udalburua Getze da[2]. Beriain Galar Zendeako beste herri bat izan da, baina 1992an desanexioa lortu zuen, herri zaharra eta Getzaurre (Poblado de Potasas) bere auzorik handiena biltzen dituena.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak trantsiziozko klima azpimediterraneoa dauka, Iruñerriko herri guztiek bezala. Dena den, gune metropolitarraren hegoaldean dagoenez, prezipitazioak iparraldeko herrietan baino txikiagoak dira (600mm batez beste urtero). Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, maximoa abuztuan eta tenperatura minimoa urtarrilean delarik. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira (horietatik bost elur egunak). Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ia ezer gordetzen, gaur egun Galar Zendea osatzen duten herrien inguruetan zerealak hazteko zelaiak nagusi dira. XX. mendearen amaieran zelai horietako batzuk hiritartu egin dira merkataritza-gune eta etxebizitza berriak eraikitzeko.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko herrietako biztanleria honakoa zen 2006ko erroldaren arabera:

Kontzejua Biztanleak
Arlegi 85
Cordobilla 238
Ezkirotz 388
Espartza 244
Getze 173
Galar 121
Olatz Nagusia 30
Subitza 161
Barbatain 7

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galar Zendeari buruzko historiako lehen aipamena XV. mendekoa da eta bertan "Espartza eta bere herrixkak" aipatzen dira. XIX. mende hasieran, zendeako ekonomiaren ardatza garia eta bestelako zerealen landaketa da. Gariak zendearen historian izandako garrantziaren adierazle, Galarko armarriaren itxura. Mendearen erdialderako, patataren landaketa eta nekazaritzari lotutako industria xumea garatu zen.

XX. mendean alkohola ekoizten zuen lantegi bat sortu zen, eta iharketaren bidez lortzen zuten beharrezko gatza. Horrez gain, harrobi batzuk zeuden, kare eta igeltsu harrobiak. XX. mendearen erdialdean udalerrian ezarritako "Potasas de Navarra" enpresak eta bestelako industria eta zerbitzuen ezarpenak, zendea erabat aldatu zuten, eta Iruñea-Zaragoza edo N-121 errepide nazionalaren ondoan zeuden kontzejuek garapen handia izan zuten.

Auzo berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuko etxebizitza sailak 4.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Galar Zendeako Cordobillako kontzejuan, Donapea deitu egitasmoan. Etxebizitza gehienak babes ofizialekoak edo prezio tasaturiko etxebizitzak izango lirateke proiektuaren arabera. Galar Zendeako udala aurka azaldu zen, gehiegizko dentsitatea erakusten zuelako, horrela, udalak 2.500 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu zuen, 6-8 solairuko eraikinen ordez, hau da dentsitate baxua aukeratu zuen.

Etxebizitza berriez gain, bulego eta industrialdeak eraikiko lirateke Iruñeko Zaragoza etorbidea ardatz harturik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.565 1.556 1.612 1.724 1.691 1.548 1.566 1.510 4.052 3.660 3.145 1.273 1.456

2008ko erroldaren arabera, 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,07 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cordobillan eraiki zen Morea merkataritza-gunea Iruñeko aldirietan zabalduriko bigarrena izan zen 2002an. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta 25.000 metro koadroko denda azalera. Merkataritza-gunearen inguruan "Galaria" izeneko merkataritza konplexua dago, Media Markt, E. Leclerc eta merkataritzarako dozenaka eraikin gehiagorekin.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen aurretik nekazaritza izan zen udalerriko jarduera nagusia, baina "Potasas de Navarra" meagintza enpresa sortzean erabat aldatu zen Galarko ekonomiaren ardatza. XX. mendearen erdialdean, meategian 2.000 langiletik gorak egiten zuten lan. 1980ko hamarkadan enpresaren krisia zela eta,berriz, hainbat langile kaleratu, izena aldatu eta "Potasas de Subiza" izena hartu zuen. Azkenik, 1990eko hamarkadan, betiko itxi zuten XX. mendean Nafarroako enpresarik handiena izandakoa.

Energia eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Zendearen hegoaldean, Erreniega mendian dagoen Frankoandia etxaldean, Nafarroako Gobernuak eraikitako bi parke eolikoa daude. "Aizkibel" izeneko parkeak duen instalaturiko potentzia 12,52 megawattekoa da eta "Erreniega" parkearena 20,30 megawattekoa. Frankoandia etxaldea Nafarroako jabetzakoa den arren, Acciona da bi parkeen jabea gaur egun.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin parrokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin parrokia, XVI. mendeko eraikina da, Miguel Iriarte harginaren lana. Eraikinak, tertzeletedun harlanduz estalitako gurutze latindarra dauka. Eliza barruan lokarri eta animalien ikurrez apainduriko XII. mendeko portada erromanikoa dago. Horrez gain, Pedro Arraidu egileak 1623. urtean egindako, Errosarioko eta Agate Deunaren erretaula erromanistak nabarmentzen dira.

Parrokiako erretaula nagusia Arraiduk berak egin zuen, baina jatorrizko itxura eta polikromia erabat aldatu dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Galarreko alkatea Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG) taldekoa izan da. 2007an Ricardo Aritz Imizkotz aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %0,65) eta 7 boto zuri izan ziren (botoen %0,77). Abstentzioa %22,14koa izan zen.

Galarreko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Cendea de Galar 405 4
EAE 178 2
Alternativa Nuevo Galar 149 1
PSN 91 1
UPN 82 1

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta eskuratutako zinegotziak: Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG, 4), Bildu (2), UPN (2), Alternativa Nuevo Galar (ANG, 1) eta PSN (0). AICGko Cecilio Lusarreta hautatu zuten alkate; UPNz beste taldeen botoak eskuratu zituen[3].

Galarreko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AICG 386 4
Bildu 209 2
UPN 162 2
ANG 128 1
PSN 58 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galarreko udaletxea Getzeko kontzejuan dago. Eraikina 1918 eta 1919 urteen artean eraiki zen Martin Mendiak eginiko proiektuaren arabera. Udaletxeak beheko solairua eta lehen solairua dauzka, margoturiko fatxadarekin, eta harrizko sarrera nabarmentzen da. XX. mendearen amaieran, Nafarroako Gobernuak eraikina berrizteko diru-laguntza eman zion zendeako udalari.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ricardo Aritz Imizkotz AICG
2011- Cecilio Lusarreta Etxarri AICG

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Galar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara dira hizkuntza ofizialak.[4] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,68k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Galar Zendea) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5]. Baina, Nafarroako Parlamentuak 2010eko otsailaren 18an eremu mistora sartzea erabaki zuen.[4]

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Galar Zendean:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona11.GIF Ezkaba - El Sario eraikina - Galaria 06:38 - 22:08 15´
TUCPamplona16.GIF Aizoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
TUCPamplona21.GIF Bakearen Plaza - Noaingo Aireportua 05:30 - 23:30 30´ 2011an kendua

La Tafallesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta geltokia dauka Cordobillako kontzejuan. Ibilbidea honakoa da:

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galar (udalerria)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa


Galar Zendea
Arlegi | Barbatain | Cordobilla | Espartza | Ezkirotz | Galar | Getze | Olatz Nagusia | Subitza