Getze (Ibargoiti)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Getze
Ibargoiti, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ibargoiti
Koordenatuak 42° 41′ 39″ N, 1° 29′ 08″ W / 42.694166666667°N,1.4855555555556°W / 42.694166666667; -1.4855555555556Koordenatuak: 42° 41′ 39″ N, 1° 29′ 08″ W / 42.694166666667°N,1.4855555555556°W / 42.694166666667; -1.4855555555556
Getze hemen kokatua: Euskal Herria
Getze
Getze
Getze hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Getze
Getze
Altuera 560 m
Azalera 12 km²
Demografia
Biztanleria 121 (2008)
Dentsitatea 10 biztanle/km²

Getze[1] (gaztelaniaz eta koofizialki Salinas de Ibargoiti) Ibargoitiko kontzejua da. Nafarroako herri txikia da, Iruñetik 22 kilometrotara eta Nafarroako zonalde ez euskaldunean kokatuta dago. Iruñerriko Mankomunitateko kidea da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza.

Getze Ibargoiti biztanle gehien dituen Ibargoitiko kontzejua da. Ibarraren mendebaldean dago A-21 autobidearen hegoaldean.

Herri mugakideak honakoak dira: Zabaltza Ibargoiti hegoaldean, Idozin ekialdean, eta Elo ipar-mendebaldean.

Historia eta ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getzek X. mendeko eliza Arkitektura erromanikoa dauka, San Miguel izenekoa. Beste aldetik, herritik gertu Elizaberri konbentu zaharraren hondarrak aurki ditzazkegu.

Getze, XV. mendetik gatza merkataritzan ibili izan da. Herriko festak Irailaren bukaeran ospatzen dira.

Biztanleria eta Pertsonai ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getzeko biztanleria azken urtetan
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
91 90 96 96 101 105 115 123 121

Getzek Nafarroa eta estatu espainol mailan ezagunak izan diren artistak eta kirolariak ditu. Esaterako, Marta Mendia, Ricardo Valencia, Angel Lekunberri eta Ricardo Etxarte kirolariak bezala, eta Fermin Balentzia kantautore bezala.

Komunikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero (batazbestez 6,7 aldiz egunean) La Veloz Sangüesinako autobus bat herritik igarotzen da.

La Veloz Sangüesinaren ordutegia (2009ko urria)
Atelehena-Ostirala Larunbata Igandea
Iruñea-Getze 13:00; 15:30; 17:00; 20:00 13:00; 15:30; 20:00 20:15
Getze-Zangoza/Kaseda 13:25; 15:47; 17:20; 20:22 / 13:25; 20:22 13:25; 15:47; 20:22 / 13:25; 20:22 20:37
Zangoza/Kaseda-Getze 6:45; 8:00; 14:38; 18:45 / 7:35; 14:20 8:00; 14:38; 18:45 / 7:35; 14:20 19:28 / 19:00
Getze-Iruñea 7:20; 8:26; 15:03; 19:04 8:26; 15:03; 19:04 19:47

Bestalde, errepidezko konexio aparta du Getzek. Pirinioetako Autobia (A-21) getzetik igarotzen da. Autobide hau, Iruñea eta Jaka lotzen dituen errepidea da. Getze 22. kilometroan kokatuta dago. Autobia honekin, Iruñeko erdi aldetik Getzera 15-20 minututan irits gaiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia. Sinonimotzat Getze Ibargoiti jotzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ibargoiti
Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idotzin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta