Gilen Gellonekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gilen Gellonekoa
Antonio de Pereda - San Guillermo de Aquitania - Google Art Project.jpg
Bizitza
Jaiotza ezezaguna, 750 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Saint-Guilhem-le-Désert812ko maiatzaren 28a (61/62 urte)
Hobiratze lekua Saint-Guilhem-le-Désert
Familia
Aita Thierry IV
Ama Auda of France
Ezkontidea(k) Cunegunda d'Austràsia (en) Itzuli
Guitburga (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Guilhelmids (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra
Santutegia
Maiatzaren 28
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Beneditar

Gilen Gellonekoa edo Gilen Akitaniakoa (iparraldeko Frantzia, c.755 - Gellone?, 812 edo 814ko maiatzaren 28a) Tolosako kondea izan zen 790-811 bitartean. Autungo kondearen semea eta Karlomagnoren lehengusua izan zen.

781etik aurrera Luis I.a Errukitsuaren tutorea izan zen. Tolosako konderria Septimania eta Gothiarantz hedatzen zen Pirinioen hegoaldean, hurrengo urteetan frankoen esku eroriko zirenak. Duke titulua zeraman orduan, baina baita mugako lurrak gobernatzeko markes titulua ere. 785ean Girona eta Gotiako beste toki batzuk konkistatzen lagundu zuen.

788an Chorso kondea Tolosako konde kargutik kendu zuen Karlomagnok, Adalriko Gaskoiniakoak harrapatu ondoren askatzeko baldintzak "umiliagarriak" zirela iritzita. Karlomagnok, orduan, konderriaren gobernu zuzena Gileni eman zion. 791n baskoien aurka borrokatu eta menderatu egin zituen. 793an arabiarrek garaitu zuten Orbièun, baina hauek Sardiniarantz erretiratu behar izan zuten.[1] Ziur aski, Ludovico Pio gaztea babestuz gidatu zuen egungo Kataluniarako espedizioa, eta 801ean Bartzelona konkistatu zuen. Horretarako Ademar Narbonakoaren eta baskoien laguntza izan zuen.

804an, Anianeko monasteriora erretiratu zen, eta handik, 806an, beste monje batzuekin irten zen Saint-Guilhem-le-Désert herrian Gelloneko monasterioa sortzeko. 812 edo 814ko maiatzaren 18an hil zen eta santu bezala gurtu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Langlois, Gauthier. (2019). «Aux origines de la chanson de geste Guillaume d’Orange : traditions historiques et légendaires musulmanes et chrétiennes autour de la razzia sarrasine de 793 en Languedoc» Les rapports entre les religions, dans le Midi, des origines à nos jours, Actes du 63e Congrès de la Fédération historique Midi-Pyrénées - Castres 2017: 77-93.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen Gellonekoa Aldatu lotura Wikidatan