Gillarteko leizea

Koordenatuak: 42°54′09″N 2°57′47″W / 42.90263743°N 2.96296861°W / 42.90263743; -2.96296861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gillarteko leizea
Motahaitzulo
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′09″N 2°57′47″W / 42.90263743°N 2.96296861°W / 42.90263743; -2.96296861
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaAñanako kuadrilla
UdalerriaKuartango
Arabako kontzejuLuna
Gune populatuGillarte

Gillarteko leizea Arabako mendebaldean dagoen leize bat da, Kuartangoko Gillarte herrian kokatua.

Koba kareharri kretazeoz osatuta dago.[1] Hirutasun Santuaren baselizaren barrenean du ahoa, eta bertatik erreka bat jaiotzen da. Erreka horren urak Vadillo errekara isurtzen dira, gero Baia ibaira, eta hortik Ebro ibaira.

Geografía general del País Vasco-Navarro entziklopediako Provincia de Álava liburukian, leizea eta inguruak deskribatzen dira, Luis Heintz Lollen hitzetan:[2]

« [...] Gillarteko leizea (Kuartangoko harana). − Gillarte herriaren iparraldean koba bat dago. Koba horren kuriositate nagusia hondoan jaiotzen den ibai bat da, luzera osoan zeharkatzen du, eta sarreratik 2 metrora eraikitako Hirutasun Santuaren aldarearen azpitik igarotzen da. Neurriak: 100 metroko luzera, 3 metroko zabalera (batez beste), eta 5 metroko altuera. Edertasun handiko apaingarri naturalak ditu, baina inguruko Zuhatzu herriko bainulariek gutxi bisitatzen dute, ibaiaren emaria handitzen duten ur-isuri ugariengatik. »


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Puig y Larraz, Gabriel (1896). «Cueva de Guillarte». Catálogo geográfico y geológico de las cavidades naturales y minas primordiales de España. Madril: Establecimiento Tipográfico de Fortanet. 6.or. [1]
  2. Heintz Loll, Luis (1915-1921). «Cueva de Guillarte (Valle de Cuartango)». Vera López, Vicente; Carreras Candi, Francisco (editoreak). Geografía general del País Vasco-Navarro III. Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín. 82. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]