Zuhatzu Kuartango
Itxura
| Zuhatzu Kuartango | |
|---|---|
Zuhatzu Kuartango, mendebaldetik begiratuta; atzean, Badaia mendilerroa. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Kuartango |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°52′10″N 2°53′14″W / 42.86944°N 2.88722°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 162 (2025) |
Zuhatzu Kuartango Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartangoko udalerriko herriburua. Han daude kokaturik Kuartangoko udaletxea, pilotalekua, igerilekuak eta gizarte etxea.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baia ibaiaren meandro batean dago kokatuta. 594 metrotara dago itsas mailatik. Castejon-Bilbo burdinbidea herritik igarotzen da, eta tren geltokia dago, baina ez da trenik gelditzen XX. mendeaz geroztik.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhatzu da Kuartangoko herri jendetsuena. XXI. mendearen hasieran biztanle kopuruaren gorakada izan zuen Zuhatzuk.
| Zuhatzu Kuartangoko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro eliza erromanikoa, XIII. mendekoa.
- Bainuetxea, AP-68 autobidea eraiki arte martxan izan zena. Baia ibaiaren ezkerraldeko Iturri Beltzaren alboan eraiki zuten, haren ur sufretsuak sendagarritzat erabiltzeko. Udan 300 bezero ere edukitzera heldu zen.
- Kuartangoko tren geltokia, gaur egun zerbitzu barik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Zuhatzu Kuartango», Kuartangoko Udalaren webgunean.
| Kuartangoko herriak | ||
|---|---|---|
|
Anda • Andagoia • Aprikano • Arriano • Artxua • Etxabarri • Gillarte • Iñurrieta • Jokano • Katadiano • Luna • Marinda • Ondokolanda • Sendadiano • Tortura • Urbina Basabe • Urbina Eza • Uribarri • Villamanca • Zuhatzu Kuartango | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

