Kuartango

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kuartango
 Araba, Euskal Herria
Zuhatzu kuartango.jpg
Herriburua, Zuhatzu Kuartango, mendebaldetik begiratuta; atzean, Badaia mendilerroa.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Añana
Izen ofiziala Kuartango
Alkatea Iñaki Guillerna Saenz EAJlogo.jpg
Posta kodea 01430
INE kodea 01020
Herritarra kuartangar
Kokapena
Koordenatuak 42° 53′ 10″ N, 2° 55′ 39″ W / 42.88623625°N,2.92750221493°W / 42.88623625; -2.92750221493Koordenatuak: 42° 53′ 10″ N, 2° 55′ 39″ W / 42.88623625°N,2.92750221493°W / 42.88623625; -2.92750221493
Kuartango hemen kokatua: Araba
Kuartango
Kuartango
Kuartango (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 84,39 km2
Garaiera 594 metro
Distantzia 28 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 349 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 5)
% 57,73 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 42,27
Dentsitatea 4,14 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 2,72
Zahartze tasa[1] % 8,59
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 32,79
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,5 (2011)
Genero desoreka[1] % 19,42 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 19,1 (2010)
Euskararen erabilera %  2,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XVI. mendea. urtea
Webgunea http://www.kuartango.org/

Kuartango[2] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa, Arabako Ibarren eskualdekoa. Gasteiztik 28 bat kilometrora dago.

Uribarri Kuartangoren ikuspegia; atzean, Arkamu mendilerroa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baia ibaiak eta haren eskuineko zenbait adarrek eratutako haran batean dago udalerria. Baiak iparretik hegora zeharkatzen du Kuartango, eta harengandik mendebaldera dago udalerriko lur gehiena. Harana mugatzen dute hiru mendilerrok: Badaiakoak ekialdean, Arkamukoak hego-mendebaldean eta Gibijokoak iparraldean. Hegoaldean, Tetxa haitzarteak banatzen ditu lehen bi mendilerro horiek, eta haranera sartzeko bide nagusia da gizakiarentzat. Baiaren mendebaldean dauden Kuartangoko lurren erdialdean dago Marinda mendia (982 m), eta ia udalerri osotik ikusten da haren gaina.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlojuaren noranzkoan, mugakide hauek ditu:

Kuartangoren eta Gasteiz nahiz Iruña Okaren artean dauden Badaia mendilerroko lurrak Badaiako Sierra Bravako Komunitateak kudeatzen ditu.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartangoko pilotalekua

Hogei herrik osatzen dute Kuartangoko udalerria:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdian Kuartangok biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. XXI. mendean Kuartangok XX. mendearen hasieran izan zuen populazioaren herena zeukan.

Kuartangoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartangoko udalbatza

Alderdia

2015ko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 7
146 (% 60,83)
EH Bildu
2 / 7
62 (% 25,83)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
25 (% 10,42)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak, Euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1602an, kuartangarren hizkuntza zen oraindik euskara. 1802an, ordea, eremu euskaldunen artean ez du Kuartango aipatzen Prestamerok.[3]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartangar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Kuartango Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian
  3. (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Kuartango: Lengua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. (Gaztelaniaz)  Otxaran Larrondo, José Antonio (2006-02-03), «La Batalla de Andagoste (Cuartango, Alava)», Euskonews & Media: 333 zenbakia, http://www.euskonews.com/0333zbk/gaia33302es.html .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuartango Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa