Añanako kuadrilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Picto infobox map.png
Añanako kuadrilla
Araba, Euskal Herria

Berganzo 01.jpg

Bergantzu.
Kokapena

Añanako kuadrilla armarria

Añanako Kuadrilla.svg
Ezaugarriak
Azalera 698,72 km²
Biztanleria 8.726 (2010)
Dentsitatea 12 biztanle/km²
Udalerriak 10
Herririk handiena Iruña Oka (2.973 biztanle)
Webgunea http://www.cuadrilladeanana.es/eu/


Añanako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da, probintziako hegomendebaldean kokatuta dagoena. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da, eta "Arabako Ibarrak" izena ere hartzen du. Eskualdeko administrazio erakundeak Ribabellosan (Erriberabeitia) daude, nahiz eta biztanle gehien dituen udalerria Iruña Oka den.

Añanako kuadrilla 1840. urtean sortu zen. Garai hartararte, kuadrillako udalerriak Gasteizko kuadrillan barna zeuden. Gaur egun, oso gutxi populatutako eskualdea da, 700 km2 inguruko azalera batean 8.700 biztanle inguru bizi direlarik (12,49 biz/km2).

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Aiarako kuadrilla eta Zuia-Gorbeialdea, hegoalde eta mendebaldean Burgosko probintzia (Espainia) eta ekialdean Gasteizko kuadrilla, Trebiñuko Konderria eta Urizaharra eta Bastidako udalerriak mugakide ditu.

Udalerrien eta kontzejuen xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar udalerri biltzen ditu kuadrillak:

# Udalerria Kontzejuak Alkatea Alderdi politikoa Biztanleria
(2009)
Biztanleriaren
 %-a
Azalera
(km²)
1 Añana Atiaga
Gesaltza Añana
Carlos Carreter Ruano Independentea 175 2,0 21,92
2 Armiñon Armiñon
Estavillo
Lacorzana
Javier Arrien Goikoetxea Independentea 225 2,6 10,57
3 Berantevilla Berantevilla
Escanzana
Lacervilla
Lacorzanilla
Mijancas
Santa Cruz del Fierro
Santurde
Tobera
Amaia Martínez Alfonso EAJ 499 5,7 35,73
4 Erriberabeitia Igaegi
Melledes
Quintanilla de la Ribera
Rivaguda
Ribabellosa
Manzanos
Peio Ruiz Garcia EAJ 1.303 14,9 27,74
5 Erriberagoitia
Antezana
Anuzita
Arbigano
Arreo
Artatza-Axkoeta
Barron
Basquiñuelas
Biloria
Caicedo-Sopeña
Castillo-Sopeña
Hereña
Lasierra
Leziñana Oka
Mimbredo
Morillas
Nuvilla
Ormijana
Padul
Pobes
San Miguel
Subilla Morillas
Tuyo
Villabezana
Villaluenga
Villambrosa
Jesús Berganza González EAJ 750 8,6 119,78
6 Gaubea Astulez
Acebedo
Bachicabo
Barrio
Basabe
Boveda
Corro
Espejo
Fresneda
Uribarri Gaubea
Ginea
Gurendes
Karanka
Karkamu
Mioma
Nograro
Osma
Pinedo
Quejo
Kintanilla
Tobillas
Tuesta
Valderejo
Valluerca
Villamaderne
Villanañe
Juan Carlos Ramírez-Escudero EAJ 1.106 12,7 244,06
7 Iruña Oka Billoda
Langraiz Oka
Mandaita
Olabarri
Tresponde
José Javier Martínez García PSE-EE 2.973 34,0 53,25
8 Kuartango Anda
Andagoia
Aprikano
Artxua
Arriano
Etxabarri
Gilarte
Inurrieta
Jokano
Katadiano
Luna
Marinda
Santa Eulalia/Ondokolanda
Sendadiano
Tortura
Urbina Basabe
Urbina Eza
Uribarri
Villamanca
Zuhatzu Kuartango
José Ramón Salazar Gómez EAJ 355 4,1 84,39
9 Lantaron
Alcedo
Bergonda
Caicedo Yuso
Fontecha
Komunioi
Larrazubi
Leziñana
Molinilla
Salcedo
Sobrón
Turiso
Zubillaga
Jesús Barredo Arana EAJ 957 11,0 61,77
10 Zanbrana Bergantzu
Ocio
Zabalate
Zanbrana
Aitor Abecia Jiménez Independentea 383 4,4 39,51
Añanako kuadrilla 8.726 100 698,72

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valderejoko natura parkea eskualde honetan kokatuta dago eta zonalde honetako ondare natural ikusgarria da, Vallegrull mendia (1.226 m) tontor nagusia duelarik.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren sasoiko Iruña-Veleiako aztarnategia nabarmentzekoa da, Iruña Oka udalerrian kokatutakoa. Bertan euskarazko idazkunak topatu zituztela iragarri zuten, inoizko zaharrenak izango zirenak, baina aditu batzorde batek faltsutzat hartu zituzten azkenean 2008an.

Ondare erromanikoa azpimarratzekoa da, eliza hauek eskualdean daudelarik: Tuestako Jasokundearen Andra Marirena, Karkamoko San Joanena eta Toberako Andra Marirena.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko eskualderik erdaldunetarikoa dugu Añanakoa, izan ere euskara desagertu zen XVI. mendean edo toki batzuetan lehenago.

Hala ere, 1995ean antolatu zuten lehenenengo aldiz "Euskara Añanan" izeneko festa eta aldarrikatzeko eguna, eta urtero udalerri bat jardunaldi honetaz arduratzen da. Ikastolarik eza eta biztanleen zahartzea bi oztopo nagusien artean daude eskualdean euskal hiztunak irabazi eta pizteko, antolatzaileen iritziz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Añanako kuadrilla