Giorgio A. Tsoukalos
| Giorgio A. Tsoukalos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Luzerna, 1978ko martxoaren 14a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Ithaca College (en) |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ufologist (en) |
| legendarytimes.com | |
Giorgio A. Tsoukalos (grezieraz: Γεώργιος Α. Τσούκαλος, Luzerna, Suitza,1978ko martxoaren 14a) jatorri greziarra duen idazle eta ufologo ezaguna da. Oso ezaguna egin da bere antzinako astronauten ideiengatik, batez ere telebistako saioetan. Haren ideiak oso polemikoak dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985etik 1994ra Suitzako Montanako Institutuaren ikaslea izan zen; ondoren, Ithacako (New York) Ithaca Collegen Komunikazioa eta kirol informazioa gradua egin zuen.[1] Eleaniztuna da, gutxienez bost hizkuntza hitz egiten baitu. Ufologia arloan ezagutzera eman aurretik fisiokulturismoaren sustatzaile izan zen. 1994tik 2004 arte Fisiokulturismoren Nazioarteko Federazioan aritu zen eta 1999tik 2005era Pro Bodybuilding Productions enpresaren jabea izan da.[1]
Ufologia munduan sartu zenean, Tsoukalos Legendary Times aldizkariaren argitaratzailea izan da. Aldizkariaren helburu nagusia aintzinako astronauten teoria zabaltzea zen. Erich von Dänikenek sortutako Antzinako Astronautak Ikertzeko Zentruaren zuzendaria izan zen hamalau urtean.
Ideiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tsoukalos Erich von Däniken idazlearen jarraitzaile sutsua da. Haren ustez, estralurtarrak beti egon dira gizakiaren garapena zaintzen eta bideratzen. Agian, estralurtarrek egindako esperimentu baten ondorioa izan daiteke gaur egungo gizakia. Ideia hauek demostratzeko antzinako testuak eta erorkinak aztertu ditu estralurtarren testigantzen bila.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tsoukalosen presentzia ohikoa egin zen lehen historiako estrelurtarren presentziaren inguruko telebista-saioetan, esaterako Ancient Aliens. Ufologo hau Estatu Batuetako kanal askotan agertu da, besteak beste, Travel Channel, History Channel,[3] National Geographic Channel, Coast to Coast AM... Antzinako astronauten bila mundu osoa arakatu du, inguru misteriotsuen eta gauza harrigarrien bila.
Tsoukalos Interneten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tsoukalos irudia meme batzuei esker, Interneten ezaguna egin da. Normalean antzinako astronauten inguruko txantxetan protagonista gisa agertu da. Bere orrazkerak asko lagundu dio protagonismo hori lortzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Elkarrizketa Youtuben.
- (Gaztelaniaz): Tsoukalosen ideien kritika.