Erich von Däniken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erich von Däniken
Erich-von-Däniken 1610.jpg
Bizitza
Izen osoa Erich Anton Paul von Däniken
Jaiotza Zofingen1935eko apirilaren 14a (83 urte)
Herrialdea  Suitza
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, ufologista, zientzia-fikzio idazlea eta mythographerra
Lan nabarmenak Chariots of the Gods?
Jasotako sariak
IMDb nm0902206
http://www.daniken.com/

Erich von Däniken (Zofingen, 1935ko apirilaren 14a) alemanez idazten duen idazle suitzar ezaguna da. Bere liburuak asko saldu dira mundu osoan eta batzuk, dokumental formatuan, zinemara eramanak izan dira. Ospe handiena eman diona antzinaroan estrelaurtarrek gizakiarekin izan zituzten harremanen inguruko tesia izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zofingen (Suitzan) jaioa, muturreko heziketa katolikoa jaso zuen. Eskolan izandako garaietan Bibliaren inguruko irakurketa kritikoa hasi zen lantzen. Halaber, astronomia eta ufologiaren inguruko interes handia erakutsi zuen. 19 urtekin, lapurketa baten ondorioz, lau hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen. Ostalaritza munduan aritu zen. Egipton hotel batean langile moduan lan egin zuen ondoren eta han ere, iruzurgile akusaziopean, arazo legalak eta ekonomikoak izan zituen. Egiptotik Suitzako Davos hirian dagoen Rosenhügel Hotelean lan egin zuen; han idatziko zuen bere liburu ezagunena, Erinnerungen an die Zukunft (Etorkizunaren oroimenak). Liburu horretan bere tesien aurkezpena egiten zuen, hots, mundu arkeologikoan estralurtarren ebidentzia ugari zeudela. 1964an Der Nordwesten egunkarian «Hatten unsere Vorfahren Besuch aus dem Weltraum?» (Gure arbasoek espaziotik bisitak izan zituzten?) artikulua idatzi zuen eta 1967an argitaletxe batek bere liburua onartu zuen, 1968an plazaratzeko. Liburua ekonomikoki oso ondo etorri zitzaion zeren eta 1968ko azaroan iruzurgile eta faltsutzaile bezala epaitegietara eraman baitzuten. Bi urte beranduago berriro ere antzeko akusazioei aurre egin behar izan zitzaien. 1970eko otsailaren 13an hiru urteko espetxe kondena jaso zuen baina, azkenik, bat bakarrik bete zuen. Espetxean zegoen bitartean bere bigarren liburua prestatu zuen, Zurück zu den Sternen (Izarretara itzulera). Berriro ere kalean, haren liburuen arrakasta ikusita, buru-belarri lan horri ekin zion, 60 liburu baino gehiago idatziz. Dena dela, eskandaluak beti inguratu du bere lana eta behin baino gehiagotan liburuetan faltsukeriak eta gezurrak erabili izan dituela onartu behar izan du.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Von Dänikenek liburu asko argitaratu ditu; gehienak ingelesez irakur daitezke eta batzuek ere gaztelaniaz eta frantsesez. Ezagunenak Erinnerungen an die Zukunft (Etorkizunaren oroimenak) eta Zurück zu den Sternen (Izarretara itzulera) izan dira. 70. hamarkadan biak dezente zabaldu ziren eta edizio ugari ezagutu zituzten.[1] Bi horietan idazlearen ideologia nagusia azaltzen da: estralurtarrak antzinaroan Lurrean egon ziren eta bueltatuko dira. Gaur egun bere argumentoak nahiko desprestigiatuta daude nahiz eta jarraitzaile asko izan, esaterako Giorgio A. Tsoukalos.

Von Däniken Antonio Las Heras ufologo argentinarrarekin, 1979an.

Ez-fikziozko liburuak

  • Erinnerungen an die Zukunft, 1968
  • Zurück zu den Sternen, 1969, Econ, 1986
  • Aussaat und Kosmos, 1972
  • Meine Welt in Bildern, 1973
  • Erscheinungen, 1974
  • Besucher aus dem Kosmos, 1975
  • Beweise, 1977
  • Im Kreuzverhör, 1978
  • Prophet der Vergangenheit, 1979
  • Reise nach Kiribati, 1981
  • Strategie der Götter, 1982
  • Der Tag an dem die Götter kamen, 1984
  • Habe ich mich geirrt?, 1985
  • Wir alle sind Kinder der Götter, 1987, C. Bertelsmann
  • Die Augen der Sphinx, 1989, C. Bertelsmann
  • Die Spuren der Außerirdischen, 1990, (Bildband)
  • Die Steinzeit war ganz anders, 1991
  • Erinnerungen an die Zukunft, 1992
  • Der Götter-Schock, 1992
  • Raumfahrt im Altertum, 1993
  • Auf den Spuren der Allmächtigen, 1993, C. Bertelsmann
  • Botschaften und Zeichen aus dem Universum, 1994, C. Bertelsmann
  • Der jüngste Tag hat längst begonnen – die Messiaserwartung und die Außerirdischen, 1995
  • Zeichen für die Ewigkeit – Die Botschaft von Nazca, 1997
  • Im Namen von Zeus, 1999
  • Die Götter waren Astronauten, 2001
  • Mysteries, 2005, (Bildband)
  • (Cornelia von Dänikenekin batera) Der Mystery Park. Die Geschichten, die Menschen. Alle Texte – alle Quellen. Ausführliche Kommentare, 2005
  • Falsch informiert! Vom unmöglichsten Buch der Welt, Henochs Zaubergärten und einer verborgenen Bibliothek aus Metall, 2007
  • Götterdämmerung – Die Rückkehr der Außerirdischen, 2009
  • Grüße aus der Steinzeit – Wer nicht glauben will, soll sehen!, 2010
  • Was ist falsch im Maya-Land? – Versteckte Technologien in Tempeln und Skulpturen, 2011
  • Der Mittelmeerraum und seine mysteriöse Vorzeit – Rätselhafte Bauten, unglaubliche Fakten und als falsch entlarvte Lehrmeinungen, 2012
  • Unmögliche Wahrheiten: Von Südamerika nach anderswo, 2013
  • Das Ende des Schweigens, 2014 (E-Book)
  • Das unheilige Buch, Rottenburg 2014
  • Was ich jahrzehntelang verschwiegen habe, 2015
  • Botschaften aus dem Jahr 2118, 2016

Fikzioa

  • Ich liebe die ganze Welt, 1983, (Kurzgeschichten)
  • Die Rätsel im alten Europa, 1991, (Jugendroman)
  • Das Erbe von Kukulkan, 1993, (Jugendroman)
  • Tomy und der Planet der Lüge – Der Roman, der kein Sachbuch werden durfte, 2006

Argitaratzaile bezala

  • Lexikon der Prä-Astronautik, bearb. U. Dopatka, 1979
  • Kosmische Spuren, 1989 (Anthologie von Aufsätzen aus der Zeitschrift Ancient Skies)
  • Neue kosmische Spuren, 1992, (Anthologie von Aufsätzen aus der Zeitschrift Ancient Skies)
  • Fremde aus dem All, Kosmische Spuren. Neue Funde, Entdeckungen, Phänomene, 1995, (Anthologie von Aufsätzen aus der Zeitschrift Ancient Skies)
  • Das Erbe der Götter, 1997, (Anthologie von Aufsätzen aus der Zeitschrift Ancient Skies)
  • Jäger verlorenen Wissens, 2003, (Anthologie von Aufsätzen aus der Zeitschrift Ancient Skies)
  • Brisante Archäologie, Juni 2008, (Geschichte ohne Dogma – Kosmische Spuren, Band 6)
  • Die andere Seite der Archäologie. Faszination des Unbekannten, 2011
  • Neugierde verboten! Fragen · Funde · Fakten, 2014

Audio liburuak

  • Götter des Altertums – als fremde Kosmonauten? (Schallplatte, 1972)
  • Geheimnisse versunkener Welten, 2003 (Hörbuch, Rainer Holbe moderatzailea)

DVD

  • Geheimnisvolles Ägypten. Im alten Ägypten stimmt etwas nicht – und keiner redet darüber. 2006
  • Götterdämmerung. Die Rückkehr der Götter? 2008
  • Erich von Däniken – Total, 2010

Bere teorien demostrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tesien oinarrian ideia hauek daude:

  • Antzinaroko monumentu asko estralurtarren laguntzarik gabe ezin ziren egin: Gizako Piramide Handia, Pazko uhartearen harrizko estatuak edo moaiak, Stonehenge, Puma Punku...
  • Antzinako ikonografian estralurtarren presentzia ziurtatu daiteke: izarrontziak, astronautak, espazioari buruzko informazioa, teknologia...
  • Munduko kultura desberdinetan elementu amankomunak ikus daitezke eta horrek jatorri amankomuna justifikatzen du.
  • Erliojio askoren jatorriak eta informazioak estralurtarrekin lotzen ditu. Adibidez, Bibliaren aingeruak estralurtarrak izan daitezke.
Val Camonicako labar-artea. Horrelako irudietan Von Dänikenek astronautak ikusten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich von Däniken Aldatu lotura Wikidatan