Giraffa reticulata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giraffa camelopardalis reticulata» orritik birbideratua)
Giraffa reticulata
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaGiraffidae
LeinuaGiraffini
GeneroaGiraffa
Espeziea Giraffa reticulata
De Winton, 1899
Banaketa mapa

Giraffa camelopardalis reticulata edo Somaliako jirafa Somalian, Kenyako iparraldean eta Etiopiako hegoaldean bizi den jirafa azpiespezie bat da.

Jirafa hau munduko jirafarik ezagun eta arruntenetarikoa da, eta Giraffa camelopardalis rothschildi-rekin batera zoologikoetan gehien ikusten duguna.

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jirafak Afrikako iparraldean izan ezik, Afrika osoko parke naturaletan eta ehiza mugetan aurki daitezke. Aske bizi diren jirafa guztiak kontserbaziorako parke naturaletan edo ehiza mugatuta dagoen erreserbetan bizi dira, kontserbazio edo erreserba gune horien mugetatik at ez dago apenas jirafarik.

Jirafa guztiek sabanako espazio irekiak nahiago dituzte, bere inguruarekiko bista zabala izan dezaten. Dena den, gune basotsuetara joaten ausartzen diren jirafak ere badaude, zuhaitz artean erraz ezkutatu daitezkelarik.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giraffa camelopardalis reticulata animalia belar eta hostojaleak dira, antilopeen sarraskiak jaten (miazkatzen eta karrakatzen) ikusi zaien arren.

Jirafa hauen jakirik gogokoena akazia zuhaitzen hostoak dira, proteinetan eta kaltzioan oso aberatsak direnak. Dena den, esan beharra dago, oro har akaziak hobesten dituzten bitartean, animalia hauen hobespenak urtaroz urtaro aldatzen direla, urtaro bakoitzean oparoago diren hostoak hobetsiz.

Jirafek mihia erabiltzen dute hosto gogorrak karrakatzeko eta mihia zein espainetan baba antzerako batzuk dituzte akazien eta antzerako zuhaitzen adaxken arantxetatik babesteko.

Jirafak ungulatuak eta behiak bezala hausnarkariak dira (munduko handienak), beraz, jaten ematen dute egun osoa.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jirafa eme baten ernaldia 15 hilabetez luzatzen da, eta orokorrean, kume bakarra izaten du erditze bakoitzean. Bere bizitza luzean 8 izatera hel daiteke. Kumeak 2 metroko garaietatik erortzen dira jaio berri direnean, amak zutik erditzen baitu. Jaio berri den kumeak 100 kilo pisatzen du.

Emeak 4 urtetan ugaltzen dira, arrek horretarako 10 urte bete behar duten bitartean. Jirafak oso sozialak dira eta beraien kumeen zaintza taldeko beste aleei lagatzeko gai dira arazo handiegirik gabe.

Harrapariak eta mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tamaina ikaragarria eta arriskua garaiz eta urrunetik antzemateko gai direnez, harrapari natural gutxi dauzkate. Kumeak dira harrapakin bihur daitezken aleak, jirafa helduak normalean harrapakintzat hartzen ez diren bitartean. Jirafa helduak lehoi talde oso handiekin soilik harrapatu edo ehizatu daitezke, eta kontuz ibili beharreko kontua da, jirafa helduen ostikada bakar bat lehoirik indartsuena ere hiltzeko gai delako. Krokodiloak ere jirafak ehizatu ditzakete, kumeak eta gazteak batik bat. Baina, normalean, jirafa helduek ez daukate harrapari kontuen arazorik.

Lehoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jirafen ehizan trebatu diren lehoi talde oso handiak ikuskatu dira. Lehoi talde hauek ohikoena baino talde azkoz ere handiagotan bizi dira, eta kopuru hori erabiltzen dute harrapakin handiak ehizatzeko, jirafak besteak beste.

Gizakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia da jirafen mehatxurik handiena. Gaur egun, jirafa guztiak erreserba eta kontserbaziorako parke zein gunetan bizi dira muga horietatik kanpo legez kanpoko ehizariengandik ehizatuak suertatuko liratekelako.

Bere habitataren suntsipena ere mehatxu bat bilakatu da.

Gaur egun, libre 100.000 jirafa inguru daudela estimatzen da, horietatik azpiespezie batzuk desagertzeko arrisku larrian daudelarik.

Azpiespezie hau, arrisku ahulean sailkatuta dago IUCN-ren arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]