Giuseppe Piazzi
Itxura
Giuseppe Piazzi (Ponte in Valtellina, 1746 - Napoli, 1826) italiar astronomoa zen. Maltan eta Palermon irakaslea izan zen, eta atzerrian ibili ondoren (Londres eta Parisko astronomo ospetsuenak ezagutu zituen), Palermoko behatokia sortu zuen (1791). 7.646 izarren leku zehatzak azaldu zituen, eta Zeres asteroidea aurkitu zuen 1801an. Napolira dei egin zioten Capodimonteko behatokia eraiki zezan. Bi Sizilietako Erresumako behatokietako zuzendari izendatu zuten ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.