Zeres (planeta nanoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zeres ⚳
Ceres - RC3 - Haulani Crater (22381131691).jpg
Zeres
Aurkikuntza[1]
Nork Giuseppe Piazzi
Noiz 1801-01-01
Izendapenak
Planetoide izendapena 1 Zeres (nazioartean 1 Ceres)
Zeinengatik izendatua
Zeres
Izen alternatiboa
A899 OF; 1943 XB
Planetoide sailkapena planeta nano
asteroide gerrikoa
Ezaugarri orbitalak[3]
Garaia: 2013-11-04
(JD 2456600.5)
Afelioa 445280000 km
(2.9765 UA)
Perihelioa 382520000 km
(2.5570 UA)
Erdi-ardatz handia
413910000 km
(2.7668 UA)
Eszentrikotasuna 0.075797
4.60 urte
1680.99 egun
466.7 d
1.278 urte
Batezbesteko abiadura orbitala
17.882 km/s
Batezbesteko anomalia
10.557°
Makurdura orbitala 10.593° Ekliptikara
9.20° plano inbariantera[2]
80.3276°
Perihelioaren argumentua
72.2921°
Sateliteak Ez
Elementu orbitalak[4]
Berezko erdi-ardatz handia
2.7670962 AU
0.1161977
9.6474122°
Berezko batezbesteko higidura
78.193318 ° / urte
4.60397 urte
(1681.601 egun)
Pperihelioaren prezesioa
54.070272 " / urte
−59.170034 " / urte
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
476.2±1.7 km
Ekuatoreko erradioa
487.3±1.8 km[5]
Poloko erradioa
454.7±1.6 km[5]
Gainazal azalera
2850000 km2
Masa

(9.43±0.07)×1020kg[6] 9.47±??[7]

0.00015 Lur
0.0128 Ilargi
Batezbesteko dentsitatea 2.077±0.036 g/cm3[5] 2.09±??[7]
Gainazal grabitatea
0.28 m/s2[7]
0.029 g
0.51 km/s[8]
Errotazio periodo siderala
0.3781 d
9.074170±0.000002 h[9]
≈ 3°[5]
Ipar Poloko igoera zuzena
19h 24m
291°[5]
Ipar Poloko deklinazioa
59°[5]
Albedoa 0.090 ± 0.0033 (geom.)[10]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Kelvin ? ≈ 168 K[13] 235 K[14]
Espektro mota
C motako asteroidea[11]
6.64[12] - 9.34
3.36 ± 0.02[10]
Diametro angeluarra
0.854″ - 0.339″

Zeres[15] edo 1 Zeres (nazioartean, 1 Ceres) asteroide gerrikoan kokatuta dagoen planeta nano bat da. Asteroide gerrikoko objekturik handiena da, Marte eta Jupiterren orbiten artean, baina Martetik gertuago. Bere diametroa 945 kilometrokoa da, Neptunoen orbitaren barruan dagoen planeta ez den objekturik handiena. Eguzki-sisteman ezagutzen den 33. objekturik handiena da, eta Neptunoren orbitaren barruan dagoen planeta nano bakarra[oh 1][16].

Zeres arroka eta izotzez osatua dago, eta estimazioen arabera asteroide gerriko osoaren masaren herena bertan dago[17]. Zeres da asteroide gerrikoan grabitazioaren eraginez borobildua den objektu bakarra, nahiz eta ikerketa gehiago beharko den 4 Vesta ere hala ote den jakiteko. Lurretik ikusita, Zeresek 6,7 eta 9,3 arteko itxurazko magnitudea du[18]. Momenturik distiratsuenak oposizioan daudenean ematen dira, 15 edo 16 hilabetean behin; distiratsuen dagoenean ere, oso ahula da begi hutsez ikusteko, ez bada oso zeru ilunetan. Zeresen barnealdean izotzezko mantu bat eta ur likidozko barne-ozeano bat egon daitekeela ematen du[19][20]. Gainazala izotza eta mineral hidratatuz osatua dago, karbonato eta igeltsua bezala. 2014an ur lurruna aurkitu zen Zeresen[21], lehen aldia kometa batean espero den efektua tamaina honetako gorputz batean ikusten zela.

1801eko ekainaren 1ean, Giuseppe Piazzi matematikari eta astronomoak aurkitu zuen, eta izen hori jarri zion, erromatar mitologiako Zeres jainkosarengatik (lurraren eta nekazaritzaren jainkosa). Asteroide gerrikotik aurkitu zen lehen objektua izan zen, eta ez da handiagorik aurkitu.

2015eko martxoaren 6tik aurrera NASAren Dawn espazio-ontzia asteroidearen inguruan orbitan dago[22][23][24]. Erresoluzio handiko irudiak lortu dira, kraterez beteriko gainazal bat erakutsiz. Zunda honek hainbat ezaugarri ikusi ditu, tartean Everesten altueraren erdia duen eta izotza jaurtitzen duen sumendi bat (kriosumendi bat)[25][26]. Hainbat mineral aurkitu dira bere gainazalean, tartean magnesio sulfatoa, amoniako asko duten igeltsuak[27] eta jarduera hidrotermalez sortutako sodio karbonatoa[28][29]. 2017ko otsailan NASAk materia organikoa aurkitu zuela adierazi zuen.[30]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piazziren Della scoperta del nuovo pianeta Cerere Ferdinandea liburuak Zeresen aurkikuntza aipatu zuen eta Fernando I.a Bi Sizilietakoari eskaini zion aurkikuntza.

1596an Johannes Keplerrek Mysterium Cosmographicum lanean idatzi zuen "Marte eta Jupiterren artean planeta bat jartzen dut". Tycho Braheren datuak aztertzerakoan, pentsatu zuen Marte eta Jupiterren arteko orbitan tarte handiegia zegoela planetarik ez egoteko[31]. 1766an Johann Daniel Titius Wittenbergekoak Charles Bonneten Contemplation de la Nature itzuli zuen[32]. Bertan, oin-ohar anonimo gisa, planeten kokapenaren inguruko patroi bat aipatu zuen. Gaur egun Titius-Boderen legea izena ematen zaion honek sekuentzia matematiko batean du oinarria: 0tik hasi eta ondoren 3 zenbakia jarrita eta bere bikoitzak hartu, 3, 6, 12, 24, 48... eta ondoren zenbaki bakoitzari 4 gehitu eta 10engatik zatituz gero, 0,4, 0,7, 1,0, 1,6, 2,8, 5,2, 10,0, 19,6, 38,8... sekuentzia eskuratuko dugu. Sekuentzia hau planeta ezagunen orbitaren erradiotik oso gertu dago unitate astronomikoetan, baina 24 zenbakian (2,8) ez dago planetarik, 1,6n Marte eta 5,2n Jupiter dagoen bitartean. Oin-ohar horretan Titiusek honakoa idatzi zuen: "Baina Jaun Arkitektoak espazio hori hutsik utzi al zuen? Ez da gutxiago ere."[33][34].

1768an Johann Elert Bodek sekuentzia horren aipamena egin zuen bere idazkietan, baina ez zuen Titius aipatu 1784ra arte, eta horregatik askotan "Boderen legea" gisa agertzen da idatzita. William Herschelek Urano aurkitu zuenean 1781ean, planetaren orbitak ia zehaztasunez egiten zuen bat aurreikusitako zenbakiekin, eta beraz astronomo gehienek pentsatu zuten planetaren bat egon behar zela Marte eta Jupiterren artean.

1787an Franz Xaver von Zach astronomoak Titius-Bode legeak proposaturiko lekuan planeta bat bilatzeari ekin zion. Laster konturatu zen oso zaila izango zela pertsona bakar batek aurkitzea, eta horretarako astronomo talde bat deitzea pentsatu zuen. 1800eko abenduan von Zachek 24 behatzaileen talde bat deitu zuen, zodiakoa 24 zatitan banatu zuten eta bakoitzak 15ºko zeru-zatia izango zuen behatzeko. Talde honek bere buruari Zeruaren Polizia deitzen zion (alemanez: Himmels polizei). Bere kideen artean William Herschel, Charles Messier, Johann Elert Bode, Barnaba Oriani eta Heinrich Olbers zeuden[35]. Zeruaren poliziak Giuseppe Piazzi italiarrari gutuna bidali zion bere parte izatera gonbidatuz, baina gutuna iritsi aurretik 1801eko urtarrilaren 1ean Palermoko Unibertsitateko astronomia-burua zen Pazzik objektu txiki bat ikusi zuen mugitzen zehazki aurretik pentsatutako lekuan[36][37]. Berez, Nicolas-Louis de Lacailleren katalogoko 87. izarraren bila ari zen, baina ikusi zuen beste bat zegoela bere ondoan. Izar hori mugitzen zela behatu eta gero, kometa bat izango zela pentsatu zuen[38]. 24 gau jarraian eman zituen Zeres behatzen, 1801eko otsailaren 11 iritsi eta gaixotasun baten ondorioz behaketa eten behar izan zuen arte. Urtarrilaren 24an dagoeneko iragarri zien aurkikuntza Barnaba Orianiri eta Boderi[39]. Kometa bat zela esan zien, "baina bere mugimendu hain geldoa eta uniformea denez, uste dut kometa ez den beste gauza baten aurrean gaudela"[40][oh 2]. Apirilean Oriani, Bode eta Jérôme Lalanderi bidali zizkion behaketa osoak eta 1801eko irailean argitaratu zuen Monatliche Correspondenz aldizkarian[39].

Hala ere, argitalpena egin zen unerako Zeresen posizioa aldatu zen jada, batez ere Lurraren mugimenduaren ondorioz, eta gertuegi zegoen Eguzkiaren distiratik beste astronomo batek Piazziren aurkikuntza ziurtatu ahal izateko. Urtearen amaieran, Zeres berriro ikus zitekeela kalkulatu zuten, baina denbora luzea pasa zen azken behaketatik, eta bere posizio zehatza zein zen jakitea gauza zaila zen. Carl Friedrich Gaussek, 24 urte zituela, metodo oso zehatz bat sortu zuen orbitaren determinazioa emateko[38]. Aste gutxi batzuk lan egin ondoren, Zeresen posizioa zein zen kalkulatu eta von Zachi eman zizkion emaitzak. 1801eko abenduaren 31n von Zachek eta Heinrich W. M. Olbersek Zeres berriro aurkitu zuten aurresandako posizioan[38].

Lehen behaketa hauetan ez ziren gai izan Zeresen tamaina zein zen ondo kalkulatzeko. Herschelek 1802an uste zuen 260 kilometro zituela, eta 1811an Johann Hieronymus Schröterek 2.613 km[41].

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piazzi, hasiera batean, Cerere Ferdinandea izena eman zion bere aurkikuntzari, Antzinako Erromako uztaren jainkosa bezala, Siziliako patroia ere bazena eta Fernando I.a Bi Sizilietakoaren omenez[38]. "Ferdinandea", hala ere, ez zen egokia beste nazioentzat, eta laster utzi zen albora. Alemanian, tarte batez, Hera deitu zuten[42]. Grezian, gaur egun, Demeter deitzen zaio, Zeresen baliokidea dena. Hala ere, 1108 Demeter izeneko asteroidea ere badago.

Zeresen sinbolo astronomikoa igitai bat da , ⟨⚳⟩ (Zeresen igitaiaren sinboloa)[43], Artizarraren⟩ ikurraren antzekoa baina zirkulua hautsita. Badago ere ⟨ Cee aldaera ⟩ ikurra, Ceres hitzaren hasierako 'C' hori dela eta, alderantzizko ikurra. Beranduago hauek aldatu ziren eta asteroideak izendatzeko erabiltzen den ikurra baliatu zen, ⟨①⟩[44].

Zerioa, lur-arraroetako bat, 1803an aurkitu zen eta Zeresen omenez jarri zioten izena[45][oh 3]. Urte berean beste elementu bati jarri zitzaion ere izena Zeresen omenez, baina zerioa izendatu zenean aurkitzaileak 2 Palasen izena hartu eta paladio deitu zuen[46].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen eta hurrengo 9 asteroideen tamaina Ilargiarekin alderatuta.
Zeres, Vesta eta 433 Erosen tamaina erlatiboak.

Zeresen sailkapenarekin eztabaida handiak izan dira historian zehar, eta behin baino gehiagotan aldatu da. Johan Elert Bodek uste zuen Marte eta Jupiterren artean "falta zen planeta" zela, Eguzkitik 419 milioi kilometrora[34]. Zeresi, beraz, planeta baten ikurra eman zitzaion, eta astronomiako taula askotan agertu zen planeta gisa 2 Palas, 3 Juno eta 4 Vestarekin batera, mende erdiz[34][38].

Zeresen inguruan beste objektu batzuk aurkitu zirenean, laster ikusi zen ezin zirela planetak izan, baizik eta klase berri bateko argizagiak. 1802an 2 Palas aurkitu zuen William Herschelek eta asteroide izena sortu zuen ("izar-itxurako") gorputz hauentzat; bere hitzetan "izar txikiak ematen du, oso zaila da eurengandik ezberdintzea, baita teleskopio on batekin ere"[47]. Aurkitu zen mota honetako lehen gorputza izanda, Zeresi 1 Zeres izendapena eman zitzaion gaur egungo planeta-txikien izendapenaren barruan. 1860ko hamarkadan onarpen handia zuen Zeres eta planeta handien artean ezberdintasun bat zegoela esateak, nahiz eta ez egon "planeta" kontzeptuari buruzko definizio zehatzik oraindik.

2006an Plutonen inguruko eztabaidaren ondorioz, Zeres berriro ere planeta gisa izendatzeko proposamena egon zen. Nazioarteko Elkarte Astronomikoaren aurrean aurkeztutako proposamen batek planeta honela definitzen zuen: "objektu zelestial bat (a) nahikoa masa duena bere grabitate propioaren eraginez gorputz zurrun bat eratu duena oreka hidrostatikoaren forman (ia borobila) eta (b) izar baten orbitan dagoena eta ez dena ez izar bat ez beste planeta baten satelitea"[48]. Definizio honek, hala ere, ez zuen aurrera egin. Egin izan balu Zeres bosgarren planeta izango litzateke. Horren ordez, 2006ko abuztuaren 24an beste definizio bat egin zen: planeta bat izar baten edo hildako izar baten inguruan orbita egiten duen objektu astronomiko bat da, bere grabitazio indarrak borobildua izateko masa nahikoa duena, ez dena fusio termonuklearra egiteko bezain handia eta bere inguruko orbita planetesimalez garbitu duena[49][50] Definizio honen ondorioz Zeres ez da planeta bat, ez duelako bere orbita dominatzen, beste milaka asteroiderekin batera egiten duelako asteroide gerrikoaren baitan, eta gerriko osoaren masaren herena baino ez delako. Egoera horretan zeuden planeta eta objektuei planeta nano izendapena eman zitzaien, Zeres barne.

Zeres asteroide gerrikoko objekturik handiena da. Askotan pentsatzen da Zeres planeta nano gisa bersailkatu dela, eta beraz ezin dela asteroidetzat hartu. Adibidez, space.com webguneak hala dio: "Palas, asteroiderik handiena, eta Zeres, lehen asteroidetzat hartzen zen planeta nanoa"[51]; Nazioarteko Astronomia Elkarteak (IAU) egindako albistea batean ere honela jasotzen du: "Zeres da (edo orain esan dezakegu zen) asteroiderik handiena", nahiz eta ondoren aipatu Zeresen bidean "beste asteroide batzuk" igarotzen direla, Zeres asteroidetzat hartuz[52]. Minor Planet Centerrek defendatzen du Zeresek izaera duala izan dezakeela[53]. 2006ko IAUren erabakian Zeres planeta nano izendatu zen, baina ez zen esan ez zenik asteroidea. Azken finean, IAUk ez du "asteroide" kontzeptua definitu, eta 2006ra arte "planeta txiki" terminoa erabiltzen zuen; 2006tik aurrera "Eguzki-sistemako objektu txiki" erabiltzen du. NASAk Zeres asteroidetzat du[54] eta testu-liburu askotan ere horrela jasotzen da[55][56].

Orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen orbita
Dawn zundaren ibilbidea 2007ko irailaren 27tik 2019ko urriaren 5era arte

Zeresek Marte eta Jupiterren artean orbitatzen du Eguzkia, asteroide gerrikoaren barruan, Lurreko 4,6 urteko periodoarekin.[3] Orbitaren makurdura erlatiboki handia da (i = 10.6°; alderatu Merkurioren 7° edo Plutonen 17° makurdurekin) eta moderatuki eszentrikoa (e = 0.08; alderatu Marteren 0.09 eszentrikotasunarekin).[3]

Eskumako diagraman ikus daiteke Zeresen orbitan (urdinez) eta hainbat planetena (zuri eta grisa). Ekliptikaren azpian ematen diren orbitaren zatiak kolore ilunez agertzen dira, eta gehi ikur laranjak Eguzkiaren kokapena adierazten du. Goiko ezkerreko diagraman ikus daiteke Zeresek zein posizio duen Marte eta Jupiterren artean. Goiko eskumakoan Zeres eta Marteren perihelio eta afelioaren kokapena adierazten du. Diagrama honetan, baina ez da beti horrela, Marteren perihelioa Zeres eta Palas edo 10 Higearen perihelioaren kontrako aldean agertzen da. Beheko diagraman ikus daiteke Zeresek duen makurdura orbitala Marte eta Jupiterrekin alderatuta.

Lehen pentsatzen zen Zeres asteroide familia bateko kidea zela. Familia horretako asteroideek propietate orbital antzekoak dituzte, eta horrek jatorri bera izan zezaketela adieraziko luke. Zeresek, hala ere, orbita antzekoa duten beste asteroideen ezaugarri espektral ezberdinak ditu, eta horregatik familiari Gefion familia izena ematen zaio, aurkitutako bigarren kidearen omenez, 1272 Gefion[57]. Zeresek Gefion familiaren orbita bera du, baina ez jatorri bera[58].

Zeresen epe luzeko elementu orbital propioak uneko elementu orbitalekin alderatuta:
Elementu
mota
a
(UAtan)
e i Periodoa
(egunetan)
Propio[4] 2,7671 0,116198 9,647435 1.681,60
Oskulante[3]
(Epoka 2010eko uztailaren 23a )
2,7653 0,079138 10,586821 1.679,66
Diferentzia 0,0018 0,03706 0,939386 1,94

Erresonantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresek 1:1 erresonantzia ia perfektua du 2 Palas asteroidearekin, euren periodo orbitalen arteko aldea %0,2 da[59]. Hala ere, ez da oso posiblea bien artean benetako erresonantzia bat egotea; masa erlatiboki txikiak dituzte, eta euren artean distantzia handiegia dago[60]. Hala ere, Zeresek baditu beste asteroide batuk 1:1 erresonantzia orbitalean, denbora batez troiar asteroideak direnak. Erresonantzia horiek 2 milioi urte baino gehiago manten daitezke. Gaur egun horrelako 50 objektu aurkitu dira[61].

Planeten trantsituak Zerestik ikusita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkuriok, Artizarrak, Lurrak eta Martek Eguzkiaren aurreko trantsituak egin ditzakete Zerestik ikusita. Ohikoena Merkuriorena da, urte gutxian behin gertatzen dena; azkenak 2006 eta 2010ean. Artizarraren azken trantsitua 1953an gertatu zen, eta hurrengoa 2051ean izango da. Lurrarena azkena 1814an eta hurrengoa 2081ean; Marterenak, azkenik, 767an eta 2684an dira[62].

Errotazioa eta makurdura axiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen errotazio periodoa 9 ordu eta 4 minutukoa da. Makurdura axiala 4ºkoa da[63]. Hau nahiko itxia denez, poloetan dauden kraterretako batzuetan Eguzkiaren argiak ez du inoiz jotzen, eta bertan ur-izotza metatu daiteke denborarekin, Ilargian eta Merkurion gertatzen den bezala. Gainazaletik galtzen diren ur-molekulen %0,14 horrelako kraterretan geratuko direla uste da[64].

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen masa kg da, Dawn misioaren neurketan[65]. Masa honekin, Zeresek bakarrik asteroide gerriko osoan estimatzen den masaren herena luke ()[66], Ilargiaren masaren %4 inguru. Zeres nahiko masiboa da itxura ia esferikoa izateko, oreka hidrostatikoaren ondorioz[67]. Eguzki-sistemako gorputzen artean, Zeres Vesta baino handiagoa eta Tetis baino txikiagoa da. Bere azalera India edo Argentinaren antzekoa da, Euskal Herria baino 132 aldiz handiagoa. 2018ko uztailean NASAk hainbat ezaugarri argitaratu zituen Lurrarekin alderatuta.

Barne egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen barne egituraren errepresentazioa, 2018ko abuztuko datuetan oinarritua.

Zeresen esferikotasuna gorputz diferentziatu batena da, nukleo harritsu bat izotzezko mantu batekin[67]. 100 kilometro inguruko mantua izango litzateke, Zeresen masaren %23-%28 artean eta bere bolumenaren %50[68], eta 200 milioi kilometro kubiko ur dituela kalkulatzen da. Hau Lurrean dagoen ur geza baino gehiago da[69]. Keck teleskopioak 2002an egin zuen behaketak eta modelatze ebolutiboan oinarritutako datuek emaitza bera ematen dute[19][70]. Gainera, bere sorreran Eguzkitik nahikoa urrun egongo litzateke izotza bildu ahal izateko, Zeresen barruan beratuz. Baliteke ere izotz geruzaren eta nukleoaren artean ur likidozko geruza bat egotea[19][20].

Dawn zundak egindako forma eta grabitate neurketek konfirmatu zuten Zeresek oreka hidrostatikoa duela, diferentziazio partzialarekin[71][72] eta konpentsazio isostatikoarekin. Bere inertzia momentua 0,37 da (Kalistok duen 0,36aren antzekoa). Bere nukleoaren dentsitatea eta kanpo geruzarenak 2,46–2,90 eta 1,68–1,95 g/cm3 dira, eta kanpo geruzak 70-190 kilometro arteko lodiera izango luke. Kanpo geruzaren dentsitatea ur izotzarena baino handiagoa da, silikatoak eta gatzak nahastuta dituenaren seinale[73]. Zeres da ezagutzen dugun gorputzik txikiena oreka hidrostatikoan, Saturnoren Rea satelitearen masaren erdia eta 600 kilometro txikiagoa baita[74]. Zeresek nukleo metaliko txikia izan lezake, bere frakzio harritsuaren diferentziazioz sortua[75][76].

Gainazala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresen gainazalaren konposizioa C motako asteroideen oso antzekoa da. Badaude, ordea, desberdintasun batzuk. Zeresen espektro infragorrian dagoen ezaugarrietako bat material hidratatuena da, erakusten duena barruan ur kopuru handia dagoela[11]. Beste gainazaleko mineral batzuk burdinadun igeltsu mineralak (kronstedtita) eta karbonatoak (dolomita eta siderita dira), ohiko mineralak direnak kondrita meteoritoetan[11]. Karbonato eta igeltsu mineralen espektroak ez dira aurkitzen, normalki, C-mota asteroideetan, eta horregatik Zeres, batzuetan, G motako asteroideen barruan sailkatu da[77].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Teknikoki Pluton Neptunoren orbitaren barruan egoten da batzuetan, bere eszentrikotasuna oso handia delako. Hala gertatzen denean, Pluton handiagoa da Zeres baino. Pluton Neptunoren orbitaren barruan izan zen 1979tik 1999ra, eta berriro egongo da 2227tik 2247ra bitarte.
  2. Hasiera batean planeta gisa izendatu zuen, eta denbora luzez hala sailkatu zen. Ondoren asteroideen taldean sartu zuten. 2006an, planetaren definizioa adostu zenean, planeta nano izaerara mugitu zuten.
  3. 1807an Klaprothek etimologikoki zuzenagoa zen "zererio"ra aldatu nahi izan zuen izena, baina ez zuen arrakastarik izan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Schmadel, Lutz (2003-08-05) Dictionary of Minor Planet Names Springer Science & Business Media ISBN 9783540002383 https://books.google.com/books?id=KWrB1jPCa8AC&pg=PA15&hl=en. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  2.   , http://home.surewest.net/kheider/astro/MeanPlane.gif . (produced with Solex 10 Aldo Vitaglianok idatzia)
  3. a b c d (Ingelesez)  Chamberlin, Alan JPL Small-Body Database Browser http://ssd.jpl.nasa.gov/sbdb.cgi?sstr=Ceres. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  4. a b (Ingelesez)  AstDyS http://hamilton.dm.unipi.it/astdys/index.php?pc=1.1.6&n=1. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  5. a b c d e f   Thomas, P. C.; Parker, J. Wm.; McFadden, L. A.; Russell, C. T.; Stern, S. A.; Sykes, M. V.; Young, E. F. «Differentiation of the asteroid Ceres as revealed by its shape» Nature (7056): 224–226 doi:10.1038/nature03938 http://www.nature.com/doifinder/10.1038/nature03938 .
  6. (Ingelesez)  Carry, B.; Dumas, C.; Fulchignoni, M.; Merline, W. J.; Berthier, J.; Hestroffer, D.; Fusco, T.; Tamblyn, P. (2008-01-01) «Near-infrared mapping and physical properties of the dwarf-planet Ceres» Astronomy and Astrophysics (1): 235–244 doi:10.1051/0004-6361:20078166 ISSN 0004-6361 http://www.aanda.org/10.1051/0004-6361:20078166. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  7. a b c   Ceres - By the Numbers | Planets - NASA Solar System Exploration http://solarsystem.nasa.gov/planets/profile.cfm?Object=Dwa_Ceres&Display=Facts&System=Metric. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  8. Calculated based on the known parameters
  9.   Chamberlain, Matthew A.; Sykes, Mark V.; Esquerdo, Gilbert A. (2007-06) «Ceres lightcurve analysis—Period determination» Icarus (2): 451–456 doi:10.1016/j.icarus.2006.11.025 ISSN 0019-1035 https://linkinghub.elsevier.com/retrieve/pii/S001910350700125X. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  10. a b   Li, Jian-Yang; McFadden, Lucy A.; Parker, Joel Wm.; Young, Eliot F.; Stern, S. Alan; Thomas, Peter C.; Russell, Christopher T.; Sykes, Mark V. (2006-05-01) «Photometric analysis of 1 Ceres and surface mapping from HST observations» Icarus (1): 143–160 doi:10.1016/j.icarus.2005.12.012 http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0019103506000054. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  11. a b c   Rivkin, A. S.; Volquardsen, E. L.; Clark, B. E. (2006-12-01) «The surface composition of Ceres: Discovery of carbonates and iron-rich clays» Icarus (2): 563–567 doi:10.1016/j.icarus.2006.08.022 http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0019103506003101. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  12.   Menzel, Donald H.; and Pasachoff, Jay M. A Field Guide to the Stars and Planets (2nd. argitaraldia) Boston, MA: Houghton Mifflin 391. orrialdea ISBN 978-0-395-34835-2 .
  13.   A., Angelo, Joseph (2006) Encyclopedia of space and astronomy Facts on File ISBN 9780816053308 PMC 57366514 https://www.worldcat.org/oclc/57366514. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  14.   Saint-Pé, O.; Combes, N.; Rigaut F. «Ceres surface properties by high-resolution imaging from Earth» Icarus (2): 271–281 doi:10.1006/icar.1993.1125 Bibcode1993Icar..105..271S .
  15.   Euskaltzaindia https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0173.pdf .
  16. (Ingelesez)  «A visit to the asteroid belt» ThePeterboroughExaminer.com 2015-02-20 http://www.thepeterboroughexaminer.com/2015/02/20/a-visit-to-the-asteroid-belt. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  17. (Ingelesez)  «What is the Asteroid Belt? - Universe Today» Universe Today 2015-08-23 http://www.universetoday.com/32856/asteroid-belt/. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  18.   «Dwarf Planet 1 Ceres Information» theskylive.com https://theskylive.com/ceres-info. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  19. a b c (Ingelesez)  McCord, Thomas B. (2005) «Ceres: Evolution and current state» Journal of Geophysical Research (E5) doi:10.1029/2004JE002244 ISSN 0148-0227 http://adsabs.harvard.edu/abs/2005JGRE..110.5009M. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  20. a b (Ingelesez)  P., O'Brien, D.; J., Travis, B.; C., Feldman, W.; V., Sykes, M.; M., Schenk, P.; S., Marchi,; T., Russell, C.; A., Raymond, C. (2015-3) The Potential for Volcanism on Ceres Due to Crustal Thickening and Pressurization of a Subsurface Ocean http://adsabs.harvard.edu/abs/2015LPI....46.2831O. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  21. (Ingelesez)  «Water Detected on Dwarf Planet Ceres | Science Mission Directorate» science.nasa.gov https://science.nasa.gov/science-news/science-at-nasa/2014/22jan_ceres/. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  22.   «NASA Spacecraft Becomes First to Orbit a Dwarf Planet» NASA/JPL http://www.jpl.nasa.gov/news/news.php?feature=4503. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  23. (Ingelesez)  Espinoza, Luis (2015-02-12) «Dawn Spacecraft Begins Approach to Dwarf Planet Ceres» NASA http://www.nasa.gov/jpl/dawn/dawn-spacecraft-begins-approach-to-dwarf-planet-ceres/. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  24. (Ingelesez)  «Dawn Journal: Ceres Orbit Insertion!» www.planetary.org http://www.planetary.org/blogs/guest-blogs/marc-rayman/20150306-dawn-journal-ceres-orbit-insertion.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  25. (Ingelesez)  Insider, ALI SUNDERMIER, Business «NASA Just Found an Ice Volcano on Ceres That's Half The Size of Everest» ScienceAlert http://www.sciencealert.com/nasa-just-found-an-ice-volcano-on-ceres-that-s-half-the-size-of-everest. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  26. (Ingelesez)  Ruesch, O.; Platz, T.; Schenk, P.; McFadden, L. A.; Castillo-Rogez, J. C.; Quick, L. C.; Byrne, S.; Preusker, F. et al. (2016-09-02) «Cryovolcanism on Ceres» Science (6303): aaf4286 doi:10.1126/science.aaf4286 ISSN 0036-8075 PMID 27701087 http://science.sciencemag.org/content/353/6303/aaf4286. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  27.   «New Clues to Ceres' Bright Spots and Origins» NASA/JPL http://www.jpl.nasa.gov/news/news.php?feature=4785. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  28. (Ingelesez)  Greicius, Tony (2016-06-28) «Recent Hydrothermal Activity May Explain Ceres' Brightest Area» NASA http://www.nasa.gov/feature/jpl/recent-hydrothermal-activity-may-explain-ceres-brightest-area. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  29. (Ingelesez)  De Sanctis, M. C.; Raponi, A.; Ammannito, E.; Ciarniello, M.; Toplis, M. J.; McSween, H. Y.; Castillo-Rogez, J. C.; Ehlmann, B. L. et al. (2016-06-29) «Bright carbonate deposits as evidence of aqueous alteration on (1) Ceres» Nature (7614): 54–57 doi:10.1038/nature18290 ISSN 0028-0836 https://doi.org/10.1038/nature18290. Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  30. (Ingelesez)  Greicius, Tony (2017-02-16) «Dawn Discovers Evidence for Organic Material on Ceres» NASA https://www.nasa.gov/feature/jpl/dawn-discovers-evidence-for-organic-material-on-ceres. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  31. (Ingelesez)  Russell, Christopher; Raymond, Carol (2012-07-27) The Dawn Mission to Minor Planets 4 Vesta and 1 Ceres Springer Science & Business Media ISBN 9781461449027 https://books.google.com/books?id=9TMcWJwAyFkC&pg=PA5&lpg=PA5&dq=%22Between+Mars+and+Jupiter,+I+place+a+planet%22&source=bl&ots=vKMS1g9-7W&sig=hJ6N-O2vnFjbXiPijfN73oUjSXg&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwj32NTmye_TAhUIMyYKHQbICMsQ6AEILTAC#v=onepage&q=%22Between%20Mars%20and%20Jupiter,%20I%20place%20a%20planet%22&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  32.   When did the asteroids become minor planets? — Naval Oceanography Portal 2012-04-06 https://web.archive.org/web/20120406222551/http://www.usno.navy.mil/USNO/astronomical-applications/astronomical-information-center/minor-planets/. Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  33.   «Dawn: Background» archive.is 2012-05-24 https://archive.is/20120524184638/http://www-ssc.igpp.ucla.edu/dawn/background.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  34. a b c (Italieraz)  «OAPa INAF Osservatorio Astronomico – "Giuseppe Salvatore Vaiana"» www.astropa.unipa.it http://www.astropa.unipa.it/HISTORY/hoskin.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  35.   The European scientist : symposium on the era and work of Franz Xaver von Zach (1754-1832) : proceedings of the symposium held in Budapest on September 15-17, 2004 (1st impr. argitaraldia) H. Deutsch 2004 ISBN 3817117485 PMC 60520515 https://www.worldcat.org/oclc/60520515. Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  36.   The Cambridge concise history of astronomy Cambridge University Press 1999 ISBN 0521572916 PMC 40882102 https://www.worldcat.org/oclc/40882102. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  37.   «Ceres: Keeping Well-Guarded Secrets for 215 Years» NASA/JPL http://www.jpl.nasa.gov/news/news.php?feature=4824. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  38. a b c d e (Ingelesez)  Forbes, Eric G. (1971-10) «Gauss and the Discovery of Ceres» Journal for the History of Astronomy (3): 195–199 doi:10.1177/002182867100200305 ISSN 0021-8286 https://doi.org/10.1177/002182867100200305. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  39. a b   1955-, Cunningham, Clifford J., (2001) The first asteroid Ceres, 1801-2001 Star Lab Press ISBN 0970816200 PMC 491427040 https://www.worldcat.org/oclc/491427040. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  40.   «Call the police! The story behind the discovery of the asteroids» Astronomy Now: 60–61 .
  41. (Ingelesez)  W., Hughes, D. (1994-9) «The Historical Unravelling of the Diameters of the First Four Asteroids» Quarterly Journal of the Royal Astronomical Society (35) ISSN 0035-8738 http://adsabs.harvard.edu/abs/1994QJRAS..35..331H. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  42. (Ingelesez)  Foderà; G., Serio,; A., Manara,; P., Sicoli, (2002) «Giuseppe Piazzi and the Discovery of Ceres» Asteroids III http://adsabs.harvard.edu/abs/2002aste.book...17F. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  43. Unicode balioa U+26B3
  44. (Ingelesez)  Gould, B. A. (1852-01) «On the symbolic notation of the asteroids» The Astronomical Journal (2): 80 doi:10.1086/100212 ISSN 0004-6256 http://adsabs.harvard.edu/cgi-bin/bib_query?1852AJ......2...80G. Noiz kontsultatua: 2018-10-23 .
  45. (Ingelesez)  Ltd, Mark Winter, University of Sheffield and WebElements «WebElements Periodic Table » Cerium » historical information» www.webelements.com http://www.webelements.com/cerium/history.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  46.   Amalgamator Features - Year 2003 2006-02-07 https://web.archive.org/web/20060207121906/http://alchemy.chem.uwm.edu/amalgamator/features/feat2003/features.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  47. (Ingelesez)  Herschel, William (1802-01-01) «VIII. Observations on the two lately discovered celestial bodies» Philosophical Transactions of the Royal Society of London (92): 213–232 doi:10.1098/rstl.1802.0010 ISSN 0261-0523 http://rstl.royalsocietypublishing.org/content/92/213. Noiz kontsultatua: 2018-10-27 .
  48. (Ingelesez)  «WebCite query result» www.webcitation.org https://www.webcitation.org/62D6DNhLH?url=http://www.iau.org/iau0601.424.0.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-27 .
  49.   International Astronomical Union | IAU http://www.iau.org/news/pressreleases/detail/iau0603/. Noiz kontsultatua: 2017-12-14 .
  50.   Hau da planeta bat - Zientzia.eus http://zientzia.eus/artikuluak/hau-da-planeta-bat/. Noiz kontsultatua: 2017-12-14 .
  51.   «How to Spot Giant Asteroid Vesta in Night Sky This Week» Space.com http://www.space.com/12537-asteroid-vesta-skywatching-tips.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  52. (Ingelesez)  «WebCite query result» www.webcitation.org https://www.webcitation.org/62D6FRw3H?url=http://www.iau.org/Q_A2.415.0.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  53.   «MPEC 2006-R19 : EDITORIAL NOTICE» cfa-www.harvard.edu http://cfa-www.harvard.edu/mpec/K06/K06R19.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  54. (Ingelesez)  First 3D Images of Asteroid Vesta Captured by NASA Spacecraft‎ http://www.ustream.tv/recorded/16375687/highlight/191666. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  55.   1952-, De Pater, Imke, (2010) Planetary sciences (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 9780521853712 PMC 437299197 https://www.worldcat.org/oclc/437299197. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  56.   Small bodies in planetary systems Springer 2009 ISBN 9783540769354 PMC 318545489 https://www.worldcat.org/oclc/318545489. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  57. (Ingelesez)  A., Cellino,; J., Bus, S.; A., Doressoundiram,; D., Lazzaro, (2002-3) «Spectroscopic Properties of Asteroid Families» Asteroids III http://adsabs.harvard.edu/abs/2002aste.book..633C. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  58. (Ingelesez)  S., Kelley, M.; J., Gaffey, M. (1996-9) A Genetic Study of the Ceres (Williams #67) Asteroid Family http://adsabs.harvard.edu/abs/1996DPS....28.1009K. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  59. (Ingelesez)  Kovačević, Andjelka B. (2011-12-05) «Determination of the mass of Ceres based on the most gravitationally efficient close encounters» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society (3): 2725–2736 doi:10.1111/j.1365-2966.2011.19919.x ISSN 0035-8711 https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2011.19919.x. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  60. (Ingelesez)  A., Christou, A. (2000-4) «Co-orbital objects in the main asteroid belt» Astronomy and Astrophysics (356) ISSN 0004-6361 http://adsabs.harvard.edu/abs/2000A&A...356L..71C. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  61.   Christou, Apostolos A.; Wiegert, Paul (2012-01) «A population of Main Belt Asteroids co-orbiting with Ceres and Vesta» Icarus (1): 27–42 doi:10.1016/j.icarus.2011.10.016 ISSN 0019-1035 https://doi.org/10.1016/j.icarus.2011.10.016. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  62. (Ingelesez)  «WebCite query result» www.webcitation.org https://www.webcitation.org/5gOzK38bc?url=http://chemistry.unina.it/~alvitagl/solex/. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  63. (Ingelesez)  «WebCite query result» www.webcitation.org https://www.webcitation.org/5msUtb6sU?url=http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/factsheet/asteroidfact.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  64. (Ingelesez)  Schorghofer, Norbert; Mazarico, Erwan; Platz, Thomas; Preusker, Frank; Schröder, Stefan E.; Raymond, Carol A.; Russell, Christopher T. (2016-07-06) «The permanently shadowed regions of dwarf planet Ceres» Geophysical Research Letters (13): 6783–6789 doi:10.1002/2016gl069368 ISSN 0094-8276 https://doi.org/10.1002/2016GL069368. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  65.   Dawn Blog 2015-05-30 https://web.archive.org/web/20150530075157/http://dawnblog.jpl.nasa.gov/2015/05/28/dawn-journal-may-28-2015/. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  66. (Ingelesez)  Pitjeva, E. V. (2005-05) «High-Precision Ephemerides of Planets—EPM and Determination of Some Astronomical Constants» Solar System Research (3): 176–186 doi:10.1007/s11208-005-0033-2 ISSN 0038-0946 https://doi.org/10.1007/s11208-005-0033-2. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  67. a b (Ingelesez)  Thomas, P. C.; Parker, J. Wm.; McFadden, L. A.; Russell, C. T.; Stern, S. A.; Sykes, M. V.; Young, E. F. (2005-09) «Differentiation of the asteroid Ceres as revealed by its shape» Nature (7056): 224–226 doi:10.1038/nature03938 ISSN 0028-0836 https://doi.org/10.1038/nature03938. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  68. (Ingelesez)  B., McKinnon, William (2008-9) On The Possibility Of Large KBOs Being Injected Into The Outer Asteroid Belt http://adsabs.harvard.edu/abs/2008DPS....40.3803M. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  69.   «Largest Asteroid Might Contain More Fresh Water than Earth» Space.com http://space.com/scienceastronomy/050907_ceres_planet.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  70. (Ingelesez)  Carry, B.; Dumas, C.; Fulchignoni, M.; Merline, W. J.; Berthier, J.; Hestroffer, D.; Fusco, T.; Tamblyn, P. (2007-12-04) «Near-infrared mapping and physical properties of the dwarf-planet Ceres» Astronomy & Astrophysics (1): 235–244 doi:10.1051/0004-6361:20078166 ISSN 0004-6361 https://doi.org/10.1051/0004-6361:20078166. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  71. (Ingelesez)  «DPS 2015: First reconnaissance of Ceres by Dawn» www.planetary.org http://www.planetary.org/blogs/emily-lakdawalla/2015/dps15-1112-ceres.html. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  72. (Ingelesez)  «Dawn Mission | News | Detail» dawn.jpl.nasa.gov http://dawn.jpl.nasa.gov/news/news-detail.html?id=6583. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  73. (Ingelesez)  Park, R. S.; Konopliv, A. S.; Bills, B. G.; Rambaux, N.; Castillo-Rogez, J. C.; Raymond, C. A.; Vaughan, A. T.; Ermakov, A. I. et al. (2016-08-03) «A partially differentiated interior for (1) Ceres deduced from its gravity field and shape» Nature (7621): 515–517 doi:10.1038/nature18955 ISSN 0028-0836 https://doi.org/10.1038/nature18955. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  74.   Thomas, P.C. (2010-07) «Sizes, shapes, and derived properties of the saturnian satellites after the Cassini nominal mission» Icarus (1): 395–401 doi:10.1016/j.icarus.2010.01.025 ISSN 0019-1035 https://doi.org/10.1016/j.icarus.2010.01.025. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  75. (Ingelesez)  Neumann, Wladimir; Breuer, Doris; Spohn, Tilman (2015-12) «Modelling the internal structure of Ceres: Coupling of accretion with compaction by creep and implications for the water-rock differentiation» Astronomy & Astrophysics (584): A117 doi:10.1051/0004-6361/201527083 ISSN 0004-6361 https://doi.org/10.1051/0004-6361/201527083. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  76. (Ingelesez)  Bhatia, Gurpreet Kaur; Sahijpal, Sandeep (2017-09-08) «Thermal evolution of trans-Neptunian objects, icy satellites, and minor icy planets in the early solar system» Meteoritics & Planetary Science (12): 2470–2490 doi:10.1111/maps.12952 ISSN 1086-9379 https://doi.org/10.1111/maps.12952. Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  77. (Ingelesez)  Parker, Joel Wm; Stern, S. Alan; Thomas, Peter C.; Festou, Michel C.; Merline, William J.; Young, Eliot F.; Binzel, Richard P.; Lebofsky, Larry A. (2002) «Analysis of the First Disk-resolved Images of Ceres from Ultraviolet Observations with the Hubble Space Telescope» The Astronomical Journal (1): 549 doi:10.1086/338093 ISSN 1538-3881 http://stacks.iop.org/1538-3881/123/i=1/a=549. Noiz kontsultatua: 2018-10-29 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeres (planeta nanoa) Aldatu lotura Wikidatan