Giza Duintasunaren aldeko Aliantza
| Giza Duintasunaren aldeko Aliantza Comhaontas Dhínit an Duine Human Dignity Alliance | |
|---|---|
| Lehendakaria | Rónán Mullen |
| Sorrera | 2018ko ekainaren 29an |
| Egoitza nagusia | 17 Claremont Drive, Dublin 11 |
| Ideologia politikoa | Hilaurtzearen aurkakoa Kontserbadurismoa Kontserbadurismo soziala Kristau eskuina |
| Nazioarteko kidetza | Europako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)[1] |
| Eserlekuak erakundeetan | Seanad Éireann: 1 / 60 |
| hdalliance.ie | |
Giza Duintasunaren aldeko Aliantza (irlanderaz: Comhaontas Dhínit an Duine, ingelesez: Human Dignity Alliance) Eireko Errepublikako alderdi politikoa da, 2018ko ekainaren 29an Rónán Mullen senatariak sortua.[2]
Mullen, alderdiaren sortzailea, 2007tik Eireko Nazio Unibertsitatearen hautesbarrutian senatari beregain jardun du. 2014an arrakasta barik Midlands-North-West hautesbarrutirako aurkeztu zen. Mullen 2015eko erreferendumean sexu berekoen arteko ezkontzaren eta 2018ko erreferendumean hilaurtzearen aurkako kanpainetan nabarmendu zen.[3][4] Europako Kristau Higikunde Politikoaren kidea da.[5]
Giza Duintasunaren aldeko Aliantza urtero biltzen zen Leinster Etxeko talde politiko batetik jaio zen. Alderdia Europako Legebiltzarrerako eta Oireachtaserako hauteskundeetan esku hartzeko erregistratuta dago.[6] Mullenek alderdia "su txikian" hasi eta denboraren poderioz haziko zela aurreikusi zuen.[2] Teachta Dála –Dáil Éireanneko diputatu– beregain Mattie McGrathek Giza Duintasunaren aldeko Aliantzarekin bat egitea baztertu zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (kontsulta data: 2021-04-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Ingelesez) Coyle, Colin. Mullen founds new pro-life ‘dignity’ party. ISSN 0140-0460. (kontsulta data: 2021-04-06).
- ↑ (Ingelesez) Mullen, Rónán. «Head to head: Rónán Mullen argues against same-sex marriage» The Irish Times (kontsulta data: 2021-04-06).
- ↑ (Ingelesez) O'Halloran, Marie. «Senator accused of ‘further stigmatising’ those with mental health issues» The Irish Times (kontsulta data: 2021-04-06).
- ↑ (Ingelesez) «List of registered European Political Parties and European Political Foundations» appf (kontsulta data: 2021-04-06).
- ↑ (Ingelesez) «Issue 52» Iris Oifigiúil 2018-6-29.
- ↑ (Ingelesez) Reporter, Sarah Bardon Political. «Mattie McGrath not to join Human Dignity Alliance political party» The Irish Times (kontsulta data: 2021-04-06).