Gizako Piramide Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Menfis eta bertako Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Gizeh Cheops BW 1.jpg

Keopsen piramidea.

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 86
Kokalekua  Egipto
Eskualdea2 Estatu arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gizako Piramide Handia edo Keopsen piramidea Munduko Zazpi Mirarietako bat da, hau da, Antzinateko zazpi eraikinik azpimarragarrienetako bat. Gizako nekropoliko hiru piramideetatik handiena da. Keops (edo Khuphu) faraoiak eraikiarazi zuen.

Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik data zehatzaz, baina adituak bat datoz Keopsen gobernupean altxatu zela baieztatzean, K. a. XXVI. mendearen lehen erdian, alegia. Piramidearen amaiera K. a. 2570ean datatuta dago. Haren izena Khufuren ostertz argitsua zen.

Herodotoren arabera: Keopsek Gizako Piramide Handia eraikitzea agindu zuen: bere alaba prostituitzera ere iritsi zen, horrela bere piramidea eraikitzeko funtsak lortu ahal izateko... haren garaian, tenplu guztiak gurtzarako itxita zeuden eta Egipto txirotasunik handienean zegoen, egiptoarrek gorrotatzen zuten.

Keopsek Piramide Handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen esklaboekin egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian eta abar, ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege horrek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin baitzuten ondorengo tradizio egiptoarrean: handik aurrera, mendeak joan, mendeak etorri, Keopsen irudia okertu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizako Piramide Handia Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.