Munduko zazpi mirari berriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zazpi irabazleen kokalekuak.

Munduko zazpi mirari berriak 2007ko uztailaren 7an nazioarteko lehiaketa batean aukeratu ziren munduko zazpi tokiei deritze. Enpresa pribatu batek antolatu zuen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak oinarri harturik. New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzaile Bernard Weber zinegile suitzarrak abiarazi zuen ekimena.

Bozketa sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte hartu nahi zuen edonork erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar izan zuen eta bere gustukoak aukeratu. SMS bidez ere bozkatu ahal izan zen, baita ordaindu beharreko telefono zenbaki batera deituz ere. Praktikan, ez zegoen eragozpenik norbaitek behin baino gehiagotan bozkatzeko, beti ere, beste telefono edo helbide elektroniko bat erabiliz gero. Hautagai bakarraren alde bozka zitekeen eta, bi dolar estatubatuarren truke, ziurtagiri bat jaso. Erakundeak lehiaketarekin lotutako oroigarriak saldu zituen.

Hasieran, erakunde antolatzaileak egin zuen zerrenda luze batetik zazpi hautagai aukeratu zituen. Zerrenda gero handitu egin zen, jendeak edo herrialdeek halaxe eskatuta. Bozketaren azken hilabeteetan, ordu arte gehien jaso zituzten 21ek baino ez zuten parte hartu.

Azken etapan, Egiptoko gobernuaren kexuen ondorioz, Gizako piramideak zerrendatik kendu ziren, ohorezko hautagai titulua emanda, antolatzaileek trebeki disimulatuta, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietatik zutik dirauen bakarra delako.

Gizakia bizi denetik 2000 arte eraikitako eraikinak onartu ziren hautaketan, gaur egun zutik egon behar izateko baldintza soilarekin. Emaitzak 2007ko uztailaren 7an ezagutzera eman ziren, Lisboako Estádio da Luz futbol zelaian, zeremonia bikain batean. Zenbait gonbidatu berezi bertaratu ziren, besteak beste Cristiano Ronaldo futbolaria, Jennifer Lopez kantari eta aktorea, eta Hilary Swank, Ben Kingsley eta Bipasha Basu aktoreak.

Gertaerak, kontrasteak eta zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olerki batek dioenez, antzinateko munduko zazpi mirariak, Antipatro Sidongoak aukeratu zituen, K. a. 125 inguruan. Badaude aurreragoko zerrenden erreferentziak, Herodotok eta Filon Bizantziokoak eginak.
  2. Munduko zazpi mirari berriak aukeratzeko, ehun milioi boto baino gehiago eman ziren, bozen jatorria eta pertsona bakoitzak emandako bozen kopurua mugatu gabe, mundu osotik.
  3. Historiako lehendabiziko Internet, telefono eta SMS bidezko bozketa erraldoia da, mundu osoko parte hartzaileentzat irekia.
  4. Munduko biztanleen laurdenak (1.600 milioi lagunek inguru) zuzenean ikusi zuen 2007ko uztailaren 7an bozketaren emaitzen iragarpena, Lisboatik igorrita.
  5. Zazpi mirari berrien iragarpen zeremonia 160 telebista katek eman zuten 170 herrialderentzat baino gehiagorentzat.
  6. Zazpi mirari berrietatik, bat ere ez dago herrialde aurreratuetan.
  7. Telefono, ordenagailu eta Interneterako konexio gehienak herrialde aurreratuetan daude.
  8. Bozketaren lehen fasean, UNESCOko partaide diren herrialdeen erdiek zuten monumentu azpimarragarriren bat lehiaketan parte hartzen; horrek eraikin horiek aurkitzen diren herrialdeetako gobernuen laguntza politikoa sortu zuen.
  9. Zazpi mirari horietatik, UNESCOk sei jada Gizateriaren ondare izendatu ditu, 2008ko zerrendaren arabera.
  10. Behin munduko zazpi mirari berriak aukeratuta, orain, naturako zazpi mirari berriak aukeratzeko asmoa dago.

Aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko zazpi mirari berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miraria Kokapena Irudia
Chichén Itzá Yucatan, Mexiko Gaztelua, turistek eskalatua
Erromako Koliseoa Erroma, Italia Koliseoa gauez
Kristo Berreroslea Brasil Rio de Janeiro, Brasil
Kristo Berreroslea Rio de Janeiron
Kristo Berreroslea Rio de Janeiron
Txinako Harresi Handia Txinako Herri Errepublika Txina Harresi Handia neguan
Machu Picchu Cusco, Peru
Machu Picchuren ikuspegia
Machu Picchuren ikuspegia
Petra Jordania
Altxorra, Petran
Altxorra, Petran
Taj Mahal Agra, India Taj Mahal

Ohorezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko miraria bozketatik kanporatu zuten, antzinakoena eta Antzinako zazpi Mirarietatik zutik dirauen bakarra dela argudiatuz. Nolanahi ere, Egiptoko autoritate kulturalen oposizio gogorragatik kanporatu zen, Zahi Hawassek bezala, egiptoar gobernuko Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari orokorrak lehiaketari "publizitate operazio" hutsa iritzi baitzion.

Miraria Kokapena Irudia
Gizako piramide handia
Kairo, Egipto Keopsen piramidea

Finalean sartutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozketa garai baten ondoren, finalerdietarako sailkatu ziren 77 eraikinak ezagutzera eman ziren, ordena honetan:

  1. Txinako Harresi Handia Txina
  2. Potala jauregia Tibet
  3. Taj Mahal India
  4. Koliseoa Italia
  5. Chichén Itzá Mexiko
  6. Pazko uharteko Moaiak Txile
  7. Pisako dorrea Italia
  8. Eiffel Dorrea Frantzia
  9. Machu Picchu Peru
  10. Moskuko Kremlina, San Basilio Katedrala eta Plaza Gorria, Errusia
  11. Sanaako hiri historikoa Yemen
  12. Versaillesko jauregia Frantzia
  13. Alhambra Espainia
  14. Angkor Wat Kanbodia
  15. Askatasunaren Estatua AEB
  16. Familia Santuaren tenplua Espainia
  17. Hagia Sofia meskita Turkia
  18. Sydney Opera House Australia
  19. Petra Jordania
  20. Golden Gate AEB
  21. Timbuktu Mali
  22. Meenakshi Ammanen tenplua India
  23. Kiotoko jauregi inperiala Japonia
  24. Empire State eraikina AEB
  25. Akisgrango katedrala Alemania
  26. Veneziako Duke Jauregia Italia
  27. Urrezko Tenplua India
  28. Atenasko Akropolia Grezia
  29. Brihadeshwarako Tenplua India
  30. Arunachaleswarako Tenplua India
  31. Bahubali Estatua India
  32. Santiago de Compostela Espainia
  33. Budapesteko Legebiltzarra Hungaria
  34. Stonehenge Erresuma Batua
  35. Neuschwanstein gaztelua Alemania
  36. Mahabalipuram India
  37. Göltzschtalbrücke Alemania
  38. Dhammakaya Cetiya Thailandia
  39. Koloniako katedrala Alemania
  40. Dresdengo Andre Mariaren eliza Alemania
  41. Giralda Espainia
  42. Gizako piramide handia Egipto
  43. Lotoaren Tenplua India
  44. Terrakotazko armada Txina
  45. Pragako gaztelua Txekia
  46. Hiri Debekatua Txina
  47. Kapellbrücke Suitza
  48. Londresko Dorrea Erresuma Batua
  49. Big Ben Erresuma Batua
  50. Petronas dorre bikiak Malasia
  51. Municheko Olinpiar Estadioa Alemania
  52. Kiyomizu-dera Japonia
  53. Sigiriya Sri Lanka
  54. Erresuma Batuko Legebiltzarra Erresuma Batua
  55. Kordobako Meskita Espainia
  56. Abu Sinbel Egipto
  57. Londresko San Pauloren Katedrala Erresuma Batua
  58. Teotihuacan Mexiko
  59. Londresko Begia Erresuma Batua
  60. Karlosen Zubia Txekia
  61. San Petri basilika Vatikano
  62. Ranakpurreko Tenplua India
  63. Kristo Erredentorea Brasil
  64. Rushmore mendia AEB
  65. Guggenheim Bilbao Museoa Euskal Herria
  66. Nazcako lerroak Peru
  67. Mont Saint Michel Frantzia
  68. Burj Al Arab hotela Arabiar Emirerri Batuak
  69. Kapera sistinoa Vatikano
  70. Madrilgo Errege Jauregia Espainia
  71. Greenwicheko Errege Behatokia Erresuma Batua
  72. CN Dorrea Kanada
  73. Erregeen Harana Egipto
  74. Newgrangeeko hilobi megalitikoa Irlanda
  75. Segoviako akueduktua Espainia
  76. Panathinaiko Estadioa Grezia
  77. Panamako kanala Panama

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitasmoa hainbat arrazoirengatik kritikatu da.

  • UNESCOk kanpaina ez bermatzea erabaki zuela adierazi zuen, kontu mediatikoa izan zela uste izan baitzuen, eta Weberren izen pertsonalean egina. Adierazi zuenez, ez da nahikoa monumentuen balio sentimentala edonolako zerrenda batean sartzeko. Horrez gain, bozketa ez zela unibertsala esan zuen, kanpoan uzten baitzituen Interneterako konexiorik ez duten milioika pertsona, eta hautagaien zerrenda irizpide ez oso zientifiko eta ez hezitzaileen arabera egin zela. Bestalde, UNESCOren estatutuek ez dute erakundea munduko mirari izendatzeko ahalbidetzen, baina bai toki edo monumenturen bat Gizateriaren Ondare izendatzeko.
  • Batzuen ustez, xede ekonomikoko egitasmoa izan zen (telefonoz bozkatzeko ordaindu behar izateagatik, adibidez), Bernard Weberrek egitasmo horretako irabaziak monumentuak eraberritzeko erabiliko zirela esan zuen arren.
  • Arte aditu batzuek beste kritika bat egin zuten, zazpi mirariak bozketa bidez aukeratu izanagatik, meritu artistikoa hala aukeratzen ez denean, are gutxiago, ezagutza artistikorik ez dutenek erabakitzen badute.
  • Beste batzuek (Chichen Itzako zuzendariak), adibidez, halako ekimenek diskriminazioa eta lehiakortasuna bultzatzen dutela jakinarazi zuten.
  • Egipton, zenbait jendek Gizehko piramideek Sydneyko Opera Antzokiaren moduko eraikin modernoekin ez dutela zertan leihatu uste dute: egitasmoa zentzugabea dela diote eta Bernard Weber kritikatu dute, halaber.
  • Jende askok Internetik, telefonorik edo dirurik ez izatea ere kritikatu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cox, Reg, and Neil Morris, "The Seven Wonders of the Modern World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 079106048
  • Cox, Reg, Neil Morris, and James Field, "The Seven Wonders of the Medieval World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 0-7910-6047-0
  • D'Epiro, Peter, and Mary Desmond Pinkowish, "What Are the Seven Wonders of the World? and 100 Other Great Cultural Lists". Anchor. 1 de diciembre de 1998. ISBN 0-385-49062-3
  • Morris, Neil, "The Seven Wonders of the Natural World". Chrysalis Books. 30 de diciembre de 2002. ISBN 1-84138-495-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]