Glastonburyko dorrea
Glastonburyko dorrea | |
---|---|
Glastonbury Tor | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Somerset |
Konderri | Somerset |
Barruti | Mendip |
Parrokia zibil | Glastonbury |
Koordenatuak | 51°08′40″N 2°41′55″W / 51.144444444444°N 2.6986111111111°W |
![]() | |
Altitudea | 158 m, itsas mailaren gainetik |
Webgune ofiziala | |
Glastonburyko dorrea (ingelesez Glastonbury Tor) Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko Glastonbury udalerrian kokatzen den muino eta dorre batez osatutako multzoa da. Muinoak 160 metroko garaiera du eta begi bistara inguru osoko ordeka zabaleko edozein kokalekutik ederki asko nabarmentzen da.
Leku hau Arturiar zikloarekin estuki loturik dago, kondaira askoren arabera muino hau Avalon uhartearen zati ikusgarria baita. Tor hitza (euskaraz literalki dorre, halere ingeleraz itxura konikodun muinoak aipatzeko erabili ohi da) Ingalaterra hego-mendebaldean ingeleraz mintzatzean erabili ohi den hitza da, dirudienez antzinean eskualde honetan mintzatzen zen zeltiar hizkuntzatik omen dator: kornubieraz tor, antzinako galeseraz twrr, gaur egungo galeseraz tŵr eta Eskoziako gaeleraz tòrr delarik.
Gaur egun muino honen gainealdean ikus daitekeen dorrea 1275an lurrikara batek suntsitutako St. Michael Church monasterioaren zatia da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Muinoa eta dorrea Glastonburytik ikusita
-
St. Michael's Church monasterioaren hondakina den dorrea
-
Dorrearen barnealdea
-
Muinorako igoera