Glifosato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glifosato
Glyphosate.svg
Glyphosate-3D-vdW.png
Formula kimikoa C₃H₈NO₅P
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno eta karbono
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,704 g/cm³
Fusio-puntua 184,5 °C
Deskonposizio-puntua 187 °C
Masa molekularra 169,014 u
Erabilera
Konposatu aktiboa Roundup (en) Itzuli
Rola Entzimen inhibitzaile, Herbizida, Antifungiko eta uncoupling agents (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey XDDAORKBJWWYJS-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 1071-83-6
ChemSpider 3376
PubChem 3496
Reaxys 2045054
Gmelin 27744
ChEBI 279222
ChEMBL CHEMBL95764
RTECS zenbakia MC1075000
ZVG 490312
DSSTox zenbakia MC1075000
EC zenbakia 213-997-4
ECHA 100.012.726
MeSH C010974
RxNorm 1800093
UNII 4632WW1X5A
KEGG C01705

Glifosatoa (N-fosfonometil glizina, C3H8NO5P) herbizida sistemiko ez selektiboa da. Hosto, zurtoin eta sustraietan aplika daiteke, eta landarearentzat ezinbestekoak diren aminoazidoen sintesia eragozten du.[1] 1950eko hamarkadan sintetizatu zen lehengo aldiz Suitzan, baina 1970ekora arte ez zuen herbizida modura merkaturatu Monsanto etxeak, Roundup izen komertzialarekin. 2000n agortu zitzaion patentea Monsantori, eta geroztik konpainia askok erabiltzen dute konposatua beren herbiziden osagai nagusi modura[2]

Nekazaritzan erruz erabiltzen da glifosatoa, batez ere Monsantok Roundup Ready izeneko labore transgenikoak komertzializatu zituenetik. Labore horiek, artoa, soja eta kotoia batez ere, glifosatoa erresistitzeko diseinaturik daude, eta harekin batera saltzen dira, “nekazaritzarako pakete teknologiko” modura. Era horretan, landatutako eremuetan bota daiteke glifosatoa belar txarrak akabatzeko, laboreak kaltetu gabe.[2]

Azken urteetan eztabaida handia izan da glifosatoaren toxikotasunaz. Osasunaren Mundu Erakundearen menpeko IARC organismoak segur aski kantzerigenoen artean sailkatu zuen, baina Europako hainbat agentziak esan dute ez dagoela ebidentziarik hala denik pentsatzeko. Monsantok, berriz, urte askoan ezkutatu ditu substantziaren toxikotasuna frogatzen duten barne-agiriak.[3] 2017an, 1.300.000 sinadura aurkeztu ziren Europako Batzordean glifosatoa debekatzeko eskatuz, baina Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte luzatu zuen herbizidaren baimena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Glifosatoa hilgarria da Euskal Herriko anfibioentzat. aldizkaria.elhuyar.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 . Noiz kontsultatua: 2017-11-28.
  2. a b Brea, Unai. Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 . Noiz kontsultatua: 2017-11-28.
  3. a b Brea, Unai. OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 . Noiz kontsultatua: 2017-11-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]